Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Alecop 50 urte, erronkez beteriko ospakizuna
Numeroak hotzak badira ere, askotan esanguratsuak izaten dira eta hala gertatzen da Alecop kooperatiban. Historiari gainbegiratua emanez gero, 13 mila ikasle-bazkide baino gehiago igaro dira Arrasateko kooperatibatik, alternantzian ikasi eta lan egiteko aukera izan dutenak. 200 enpresa baino gehiagorekin egin dituzte hitzarmenak eta kolaboratu izan dute eta 80 profesionaleko taldea aritu da urte luzeetan ametsa zena egi bilakatu nahian.
Alecop-eko presidente Kepa Bergara izan da gaurko ekitaldiari hasiera eman diona eta 50 urteko bidean, "gure enpresatik igaro diren sortzaile, ikasle-bazkide, enpresa kolaboratzaile, unibertsitate, korporazio eta egitura profesionaleko langile bazkide guztiei eskerrak emanez" hasi du bere interbentzio labur baina hunkigarria. "Proiektu sozial honen sustatzaileek grina erakutsi zuten eta gaur gaurko ekintzaile askok badute zer ikasi haiengatik". Etorkizunari begira, memoria bai, baina bereziki kreatibitatea, ilusioa eta konpromisoa ez zaizkiola Alecopi faltako gaineratu du Kepa Bergarak.
Hazia landu uzta jasotzeko
Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuak eskertu dio Alecopi urtetan egindako lana: "lan-ikasketa alternantziaren prozesuarekin langile prestuak gizarte eta enpresa hobeagoetan txertatzen lagundu diguzuelako". Gaur egun Alecop nazioartekotze prozesu batean murgilduta dago, hezkuntza eta formazio proiektuak gauzatuz Mexikon, Arabian eta Zelanda Berrian hain justu ere. MEI (MONDRAGON Educación Internacional) egitasmoaren barne dihardu lanean kooperatibak.
Alecop-eko gerentea eta presidentea, ekitaldiaren ondoren.
Eugenio Astigarraga
Eugenio Astigarraga MUko irakasle eta doktoreak, eta Alecop-eko langile ohiak, etorkizunaz hitz egin du eta erronka inportantea zerrendatu ditu: "Erronkak arlo teknologikoan, ekologikoan, sozialean, ekonomikoan eta kooperatibaren arloan" adierazi du Astigarragak. "Ezagutzaren langilearen arora goaz zuzenean eta etorkizunean ezagutzaren nomadak formatu beharko ditu Alecopek. Horretarako bidelagunak beharko ditu; unibertsitatea, Korporazioa eta Administrazioa, besteak beste".
Kooperatibagintzaren sustatzaile
Azkenik, MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucin-ek hartu du hitza. Ucinek fokoa kooperatibagintzan jarri du, eta Alecop-eko kooperatibagintzaren sustapenean izango duen lan garrantzitsua nabarmandu nahi izan du: "MONDRAGONek azken kongresuan onartutako ponentziaren haritik, kooperatibaren balioak nabarmendu behar ditugu etorkizunean, gazteak kooperatiba zer den ezagutu dezaten eta buzti daitezen kooperatibagintzarekin. Arlo horretan lan handia egin dezake Alecop-ek".
Ekitaldiaren ondoren, luntx ederraz gozatzeko aukera izan dute Garaia Berrikuntza Gunera gerturatu diren 150 lagunek. Zorionak, Alecop!