Alba Lozanoren ‘Utländsk’ irabazle Huhezineman

Card image cap
2025/01/27

Mugimendu handiko eguna izan zen ostiralekoa Arkupe kultur etxean. Zinema munduko aurpegi ezagun batzuk gerturatu dira, tartean Zorion Eguileor, ‘El Hoyo’ filmeko aktorea (baita jaialdira aurkeztu den ‘29 de Febrero’ fimeko aktorea ere). Aurtengo Huhezinemako epaimahaikideak ere izan dira, eta babesle batzuen ordezkariak ere bai.

Sail Ofizialerako zortzi film zeuden sailkatuta eta horiek ikusteaz gain, bertaratu direnek aukera izan dute film bakoitzari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, filmen egileen eskutik. Ondoren hasi da gehien espero zen momentua: sari banaketa. 19:30etik aurrera, urduritasuna eta jakin-mina nagusitu dira aretoan.

Huhezinema18_ Alba Lozano.jpg

Alba Lozano, 18.edizioko irabazlea.

Hauek izan dira 18. edizioko irabazleak, eta sari hauek jaso dituzte:

Sail ofiziala

Huhezinema Saria: Utländsk’

Alba Lozano. 650€ eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra. Sari emailea: Katti Pochelu (Huhezinemako epaimahaikidea eta iazko Huhezinema Saria irabazi zuen film laburraren ekoizlea).

Ikusleen saria: ‘29 de Febrero’

Diego Fandos. Zezilionea jatetxean bi pertsonentzarako afari bat. Sari emailea: Garikoitz Iturbe (Aretxabaletako alkatea).

Oharra: Sail Ofizialeko finalista bakoitzak 150€ jaso ditu, soilik finalean egoteagatik.

Ikasleen saila

Ikasleen film onena: ‘Patrimonio’

Aitor Abio. 300€ eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra. Sari emailea: Nagore Ipiña (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).

MU Saria: ‘Erlojuaren Orratzak’

Markel Azpeitia. 200€ eta eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra. Sari emailea: Xabi Igoa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria).

Bideoklip saila

Ikusleen saria: ‘Lotura Debekatuak’

Nahia Cisneros. Yako Surf eskolan bost lagunentzat ikastaro bat. Sari emailea: Aitziber Jimenez (Ausolan).

Huhezinema18_Maria Muriedas.jpg

Maria Muriedas, bideoklip onenaren sariarekin.

Bideoklip onena: ‘Niña Soñando’ (Verde Prato)

Maria Muriedas. 300€ eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra. Sari emailea: Aitor Oñederra (Huhezinemako epaimahaikidea).

Ikusleen saria: ‘Euripean’ (The Clayton), Asier Elgezua eta Mikel Cubillo.

Zuhaitz etxeetako gurdi zingaroetan gau bat, gosaria barne, bi pertsonarentzat. Sari emailea: Xabier Eraña (DanobatGroup).

Sari bereziak

Berria Saria: ‘Hor Konpon’

Jone Arriola. 350€, 6 hilabeteko doako harpidetza, Berria produktuen sorta eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra.

Mundukide Saria: Esleitu gabe geratu da.

HAZI Saria: Esleitu gabe geratu da.

Aurtengo Huhezinema lehiaketan, tamalez, 'Hazi' eta 'Mundukide' sariak ez dira banatu. Izan ere, aurkeztu diren lanek ez dituzte erakunde hauek sustatu nahi dituzten balioak behar bezala islatzen. Hala ere, antolakuntzak nabarmendu duenez, “aurkeztutako lanek kalitate zinematografiko handia izan dute, eta horrek argi erakusten du euskal zinemagileen talentua. Espero dugu datozen edizioetan gure sari guztiak banatu ahal izatea, euskal sortzaileek egindako lana bultzatzeko eta lanean jarrai dezaten baliabideak eskaintzeko”.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea