Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Aktion ekimenaren lehenengo edizioa ospatu da Garaian
GaraiON kooperatiba Elkarteko Amaia Gabilondoren hitzaldiak eman dio hasiera Aktion egitasmoaren lehenengo edizioari.
Amaia Gabilondo, GaraiONekoa.
Arrasaten egin da, goizeko 9etatik 14:30ak bitartean, eta ehun bat lagun elkartu dira bertan. Batez ere, jende gaztea elkartu da, baina baziren esperientzia handiko kooperatibistak ere ikus-entzuleen artean: ALEko Juan Mari Larralde, Forokoopeko Josemari Larrañaga, Caja Laboraleko Conchi Gallastegi eta Joserramon Elortza, esperientzia handiko kooperatibista. Garaia Berrikuntza Guneko Living labean egin da ekitaldia, eszenaratza originalarekin, era dotore eta dinamikoan.
Erakundeen artean ere, ordezkaritza zabala zegoen aretoan: Konfekoopeko Lorea Soldevilla; Arizmendi Ikastolako Bazara proiektuko Amaia Antero eta beste hamaika ikasle; Lankiko Iñigo Iñurrategi eta Aitzol Loiola; LEINNeko Snatuko antolatzaile Danel Mazmela, Xabi Igoa, Josu Enekotegi eta Elena Arriola, eta beste hamaika lagun.
Aktibatu zaitez
Goizeko hamaiketan World Coffee bat egin da, gai eta istorio ezberdinak garatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek eta ondoren ekintzailetasunaz berba egiteko aukera izan dute. Izan ere, gazte ekintzaileen esperientziak ezagutu ahal izan dituzte. Maidesing-eko Maite Elias eta Asmuak-eko Igor Ezpeleta gerturatu dira euren esperientzia partekatzeko asmoz.
Edurne Pasaban
Egitasmoari amaiera emateko Edurne Pasaban himalayista tolosarrak hitzaldia eskaini du. "Nire ametsak eta erronkak bete ahal izatekoikasi dudan guztiak zentzu handiagoa dauka beste pertsona batzuekin partekatu badezaket", izan da Pasabanen hitzaldiaren izenburua.
Antolatzaileak. Zutik, Xabi Igoa eta Josu Enekotegi, Snatukoak. Eserita, Elena Arriola eta Danel Mazmela, Snatukoak, eta Esther Fernández, ALE erakundekoa.
Aktion egitasmoa aurten abiatu da, ALE (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) eta Snatu Koop.Elkartearen kolaborazioari eskerrak. Euren arteko interkooperazioak sorrarazi du Aktion, eta etorkizunean irauteko izaerarekin jaio da. Snatu Koop. Elkartea LEINNeko ikasketak burutzen ari diren lau gaztek osatzen dute: Xabi Igoa, Josu Enekotegi, Elena Arriola eta Danel Mazmelak. Eurekin batera, ALEko Joserra Elortza eta Esther Fernández aritu dira antolakuntzan.
Gaur Garaian izandakoaren berri datorren astean eskainiko du MU telebistak.