Afrikako eskoletara bidaltzeko inpresorak berregokitu dituzte Arizmendi Ikastolan

Arizmendiko Lanbide Heziketako Mikroinformatika Erdi Mailako zikloko ikasleak Goierri-Urola Garaiko ESIn bajan emandako 260 inprimagailu berreskuratzen aritu dira, Mugarik Gabeko Ikasgelak 2025 proiektuaren baitan. Inpresorak Senegal eta Saharako kanpalekuetara bidali dituzte.
Card image cap
Arizmendiko ikasleak, lanean, inpresorak berreskuratzen.
2025/04/14

2024ko uztailaz geroztik, Elkartenet-ekin elkarlanean Debaldeako anbulatorioetan eta Zumarragako Ospitalean baja emandako inprimagailuak bildu zituzten, eta Tolosaldea Institutuko, Harrobia Ikastolako eta Arizmendi Ikastolako praktiketako ikasleek berregokitu dituzte Vortex Digital Dimension-en laguntzarekin.

Hamabost ikaslek 160 inprimagailu berreskuratu dituzte

54427969724_b34a5f41bf_c.jpg

Ikasleen lana ikaragarria izan da, izan ere 15 ikaslek 160 inprimagailu baino gehiago berreskuratu dituzte egun bakar batean. Ordenagailuak Afrikara bidean jarriko dituzte, batipat Senegal eta Saharako kanpamenduetako eskoletan liburuak inprimatzeko erabil ditzaten.

Irakaskuntza