Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
AFM Klusterrak Jose Perez Berdud izendatu du presidente

AFM Clusterrek, makina-erremintaren sektorean diharduten 700 enpresa inguru biltzen ditu, gehienak Euskal Herriko enpresak. Donostian du egoitza nagusia eta aurreko ostiralean, elkartearen batzar orokorrean, Jose Perez Berdud (Fagor Automationeko zuzendari nagusia) izendatu zuten klusterreko presidente berri. Cesar Garbalenaren ordez. Garbalena Loire Gestamp enpresako zuzendari nagusia da eta klusterraren estatutuek lehendakaritzan ematen dituzten bi urteak bete ditu.
AFMk Espainian dauden makina-erremintako eta fabrikazio-teknologia aurreratuetako enpresen % 90 ordezkatzen ditu
Jose Perez Berdud Zumarragan jaio zen, eta Fagor Automationeko zuzendari nagusia da. Elektronika ingeniari teknikoa da eta MBA bat du Mondragon Unibertsitatetik. Era berean, AFMko kontseilaria da 2016tik.
AFMri buruz
AFM, Advanced Manufacturing Technologies-ek; makina-erreminten, osagarrien, osagaien eta erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea, Espainian dauden makina-erreminten eta fabrikazio-teknologia aurreratuen enpresen % 90 ordezkatzen ditu.
Donostian duen egoitzatik eta Txinan duen delegaritzatik (Tianjin) nazioartekotzea sustatzeko lan egiten du, eta, INVEMA (Makina-Erreminta Ikertzeko Fundazioa) unitate teknologikoaren bidez, bere enpresa elkartuen berrikuntza teknologikoa sustatzen du. Era berean, CECIMOko eta ECTAko kide da, makina-erreminten eta ebaketa-erreminten fabrikatzaileen Europako elkarteetako kide, hurrenez hurren.