Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Aditu ikastaro berria Fintech arloko Ekintzailetzan

FINTECH arloko EKINTZAILETZAN aditu ikastaroak teknologia erabiliz finantza arloan negozio berriak sortzeko aukerari erantzuten dio. Arlo honetako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da. Ikastaro honek Startup bat garatzeko, barne-ekintzailetza bultzatu edo garapen profesionalerako aplikagarriak diren ezagutza teknikoak barneratzeko aukera ematen du.
Nori zuzenduta dago: ekintzaileei edo barne-ekintzaileei, finantza arloko profesionalei, teknologia arloko profesionalei eta / edo FINTECHen espezializatzeko interesa duten pertsonei.
Ikastaroaren aplikazio profesionala honako hau da:
-Finantzetan teknologia aplikatzeko aditu moduan garapena
-FINTECH sektorearen ikuspegi bikaina
-Sare profesional espezializatua garatzea
-Proiektu ekintzailea edo barne-ekintzailea garatzea eta probatzea
-BFF FINTECH ekosistemako kidea izatea, Euskadin erreferentea FINTECH arloan
Aditu kurtsoa martxoaren 27an hasi eta 2020ko uztailaren 10ean amaituko da. Guztira, 15 saio iraungo ditu ostiraletan (14: 30etik 19: 00etara) eta larunbatetan (9: 00etatik 13: 00etara) Bilbon.
Informazio gehiago eskuratzeko: www.mondragon.edu/cursos/emprendimientofintech