Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Adinekoei begira elikaduraren edota teknologiaren inguruko erronkei erantzuteko maratoia
Egun osoko jardunean, ikasleek, profesionalek, ekintzaileek eta «silver» kolektiboko pertsonek adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzte, hainbat arlotan: elikadura eta ongizatea, teknologia eta mugikortasun inklusiboa. Ekainaren 9tik 10era egingo da Bizkaiko ekintzailetzaren eta zilarrezko ekonomiaren inguruko Hackathon ekitaldia, Nagusi Intelligence Center (NIC), Mondragon Unibertsitatea eta Bizkaia Talent erakundeek antolatutakoa. Urdulizko Urduliz dorrearen 11. solairuan izango da topaketa, ostiraleko 15:00etatik larunbateko 18:00ak arte.
Urdulizko Urduliz dorrearen 11. solairuan izango da topaketa, ostiraleko 15:00etatik larunbateko 18:00ak arte
Euskadin erreferente diren Kaiku eta Sener enpresek beren erronkak proposatuko dizkiete parte-hartzaileei. Hala, ikasleak, profesionalak, ekintzaileak eta «silver» kolektiboko pertsonak diziplina anitzeko taldeetan elkartuko dira, elkarlanean soluzioak bilatzeko. Ekitaldi osoan zehar, ekintzailetzan adituak diren pertsonek, profesionalek eta «silver» kolektiboko erabiltzaileek mentoring lana egingo dute, taldeen proposamenak bat etor daitezen erakundeen beharrekin.
Euskadin erreferente diren Kaiku eta Sener enpresek beren erronkak proposatuko dizkiete parte-hartzaileei. Hala, ikasleak, profesionalak, ekintzaileak eta «silver» kolektiboko pertsonak diziplina anitzeko taldeetan elkartuko dira, elkarlanean soluzioak bilatzeko
Parte-hartzaile guztiei prestakuntza-pilulak eskainiko zaizkie, eta, horien bidez, erronkei erantzuteko sorkuntza-prozesuan lagungarri izango dituzten tresnak eskuratuko dituzte. Sorkuntza sustatzea eta lantalde eraginkorra izateko jarraibideak eskaintzea dira prestakuntza-ekintza horren helburuak. Beste prestakuntza-pilula batean, formatuari eta proiektua martxan jartzeko denborari buruzko azalpenez gain, talde bakoitzak pitch formatuan egingo duen aurkezpenak bete beharko dituen irizpideen berri emango zaie partaideei. Ekitaldian, bestalde, zilarrezko ekonomia zer den zehaztuko dute, eta sektoreak Euskadin duen negozio-bolumena eta eskaintzen dituen garapen profesionalerako aukerak aipatuko dituzte, besteak beste.
Hackathon ekitaldia sari-banaketarekin amaituko da. Guztira, Ebaluazio Batzordearen erabakiaren arabera, 4.000 €-raino banatuko dira saritan.
Apustu estrategikoa
Bizi-itxaropena gero eta handiagoa da, eta jaiotza-tasa, gero eta txikiagoa. Horrek demografia-aldaketa eta biztanleriaren zahartzea ditu ondorio. Horrez gain, erronka ugari dakartza berekin egungo gizartearentzat, bai eta zilarrezko ekonomiarekin lotutako negozio-aukera berriak ere, eta, beraz, negozio-aukera eta enplegu berriak hainbat diziplinatako profesionalentzat.
Bizitzako etapa horretan dauden pertsonen premiei erantzun beharraz jabetuta, Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak indarrak batu zituzten, Urduliz dorrean egoitza duen Nagusi Intelligence Centre ekimenaren bidez profesionalak Silver Economy delakoan trebatzeko.