Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
ADI Data Center Euskadik Kreani esleitu dio datuak prozesatzeko zentro (DPZ) berriaren proiektua

Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa aukeratu dute datu-zentro berri hori ezartzeko. ADI Data Center Euskadi da zentro horren burua, eta Euskadin enpresen eta erakundeen eraldaketa digitala bultzatzeko sortu da. Kreanek egingo du datu-zentro berriaren proiektua.
ADI Data Center Euskadi enpresa publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak, Teknei Taldeak, Euskaltelek, Dominionek eta Gertekek parte hartzen dute, eta Kutxabank, Iberdrola, MONDRAGON eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak batu zaizkie.
Datuak hodeian
Proiektuaren helburua da lurraldeari azpiegitura teknologiko berri bat ematea, bere eragin-eremuaren zerbitzura, enpresek eta erakundeek informazioa hodeian, adimen artifizialean, IoT-ean edo beste batzuetan biltegiratzeko gaitasun handia izan dezaten, trantsizio teknologiko-digitaleko prozesuak modu jasangarrian eta hurbilean errazteko, bikaintasun, fidagarritasun, eskalagarritasun, iraunkortasun eta hurbiltasun irizpideen arabera.
Azpiegitura horrek aukera emango du enpresa digitalen ekosistema bat ugaltzeko, eta horrek enplegua, aberastasuna, eraldaketa digitala eta aurrerapena sortzearen ondoriozko inpaktu ekonomiko eta soziala ekarriko du. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzak 2021ean onartutako “Euskadi 2025 Eraldatzeko Estrategiari” erantzuten dio, hau da, Datuaren eta bere subiranotasunaren kudeaketak edozein erakunderentzat duen garrantzi estrategikoari balioa ematen dion herri proiektu bati.
Eraikina
Eraikin berriak 3MW ere hartu ahal izango ditu IT ekipoetan, bi aretotan banatuta. Areto horiek faseka parekatuko dira, zerbitzuen merkaturatzearen arabera. Eraikin osoak 5.000 m² baino gehiagoko azalera eraikia du.