Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa

Baieztatu dutenez, Kutxabank, Iberdrola, MONDRAGON eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakundearen akziodunen barruan sartuko dira.
Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoa izango da zentro berriaren kokalekua.
Horrenbestez, bazkide hauek osatuko dute DATA CENTER EUSKADI SL sozietatea: Eusko Jaurlaritza, Teknei, Dominion, Euskaltel, Gertek, Kutxabank, Iberdrola, MONDRAGON, Seed Capital Bizkaia eta Seed Gipuzkoa.
Bazkide guztiak interesaturik agertu dira Euskadin lehen mailako Data Center sare bat ezartzearekin, herrialdearen garapen teknologikoa sustatzea, eta aurrerapen eta berrikuntza ekosistema bat bultzatzea ere helburu gisa harturik.
Kapital handitze baten bidez, bazkide berriak izango ditu —Kutxabank, Iberdrola, MONDRAGON eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak—, eta, hala, aurretik zituenekin bat egingo dute —Eusko Jaurlaritza, Teknei, Dominion, Euskaltel eta Gertek—.
Trantsizio teknologiko-digitalerako herrialde-proiektua.
ADI DATA CENTER EUSKADI abian jartzearen arrazoi nagusia da egungo bazkideek lurraldea beharrezko azpiegituraz hornitu nahi dutela, trantsizio teknologiko-digitalari modu jasangarrian eta gertukoan heldu ahal izateko. Herrialde-proiektu horrek balioa ematen dio datua kudeatzeak eta haren subiranotasunak edozein erakunderentzat duen garrantzi estrategikoari.
Helburua da, Euskadiko enpresek eta erakundeek, eskura, azpiegitura teknologiko egokiak izatea, teknologia berriekin (hodeia, adimen artifiziala, IoT eta abar) loturiko estrategiarik onenak erabateko segurtasun-bermez garatu ahal izateko, negozioaren arlo askotan trantsizio digitala ezinbestekoa den une honetan.
Data Center Abanto (Bizkaia).
GARAIA Parke Teknologikoko obrekin hasiko da proiektu honen bigarren fasea. Lehenbiziko azpiegiturak 2 MW-eko edukiera du eta 2025eko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan. Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko campusean dago eraikina, Bizkaian, eta obrak abiadura bizian doaz, datorren urteko lehenbiziko hiruhilekoan prest leudekeelarik .
ADI Bizkaia
Proiektuak beharrezko azpiegiturak emango dizkio Euskadiri, trantsizio teknologiko-digitalari modu jasangarri eta gertukoan heltzeko.
Zer da ADI (Atlantic Data Infrastructure)?
Proiektu teknologiko-industrial berri bat da. Euskadin du egoitza, eta informazio-zerbitzuetarako azpiegituren segurtasuna, eskuragarritasuna, konektibitatea eta jasangarritasuna ditu ardatz, lankidetza publiko-pribatuko eredu batean oinarrituta.
Euskaltel, Teknei Taldea, Dominion, Gertek eta Eusko Jaurlaritzak sustatua da, eta, orain, Kutxabank, Iberdrola, MONDRAGON eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak batu zaizkio. Haren xedea da lehen mailako datu-zentroen talde bihurtzea, enpresen eta erakundeen eraldaketa digitala bultzatzeko Euskadin.