Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Abian da sukaldeko tresnak biltzeko Ulmako kanpaina solidarioa
Ulma Fundazioak sukaldeko tresnak biltzeko kanpaina solidarioa jarri du abian ekain eta uztailerako, ondoren Hondurasera bidaltzeko.

Mota guztietako sukaldeko tresnak jaso nahi dira kanpaina honen barruan: lapikoak, zartaginak, ontziak, edalontziak, platerak, mahai-tresnak… Berriak edo erabilitakoak, denak dira baliagarri.
Ulma Fundazioak urte asko daramatza ACOES Honduras GKErekin elkarlanean eta bere laguntzarekin jasotako material guztia Tegucigalpako kanpoaldean dagoen Monterreyra bidaliko da, denetariko beharrak dituzten familia asko txaboletan bizi baitira.
Ekarpen solidarioa errazteko, sukaldeko tresnak biltzeko kutxak jarriko dituzte kooperatiba guztietan, uztailaren 21era arte.
Edozein zalantza izanez gero, Ulma Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke ulmafundazioa@ulma.com helbidera idatziz edo 943 250 300 telefonora deituz.