Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Abian da MONDRAGONen 2017-2020rako euskararen plan estrategiko korporatiboa
TU Lankide paperezko azken aldizkarian jaso den artikuluan aipatzen den bezala, abian da euskararen plan estrategiko korporatiboa.
Jarraibide esparruari dagokionez, Euskara Normalizatzeko Oinarriei (ENO) eutsiaz gain, erreferentziazko eredua landuko da. Horrela, batetik, kooperatibek bi urtez behin jarraituko dute betetzen ENOrekiko autoebaluazio ariketa; eta bestetik, berariazko azterlanak garatuz eta iradokizun postontzia kudeatuz, kooperatiben hobetzekoak identifikatu eta garatzeko bideak landuko dira. Horretaz gain, normalizaziorako erreferentziazko eredua ere landuko da: lehenik, hizkuntza-normalkuntza definituko du Mahaiak, eta, ondoren, normalizazio estadioari dagozkion atalak landu eta garatuko ditu, hala nola nazioartekotzea eta euskara, hizkuntza eskakizunak, kontratazioak, ikasleekiko jokaerak eta kudeaketa.
Bestalde, alde batetik, enpresa kulturari buruzko diagnostikoetan euskararen kudeaketak tartea izan dezan sustatuko da eta, bestetik, euskara planik ez dutenengana ere joko da, MONDRAGONen jarraibideen eta euskara planen dinamiken berri emateko eta jauzi egiten laguntzeko.
Gainera, ziklo estrategiko honen beste helburu nagusietako bat da MONDRAGONen izaera euskalduna zabaltzea: Korporazioan antolatutako ekitaldietan euskararen erabilera indartzea. kanpo agerraldietan euskararen aukera aztertzea eta erabilera lehenestea. Zentzu horretan soziolinguistika klusterraren “Jendaurrean erabili” egitasmoan parte hartzea aurreikusi du MONDRAGONek.
Ezagutza partekatzeko ildoari dagokionez, batetik, Korporazioko euskara planen ezaugarriak jasotze dituen bilduma eguneratuko da eta, bestetik, mintegiak eta topaketak antolatuko dira lehenesten diren gaiak lantzeko.
Artikulu osoa irakurgai dago kolaborazioetan: http://www.tulankide.com/eu/kolaborazioak