Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
Abian da “Impulso emprendedor” proiektuaren 2025eko deialdia

MONDRAGON Venturesek, beste enpresa mentore batzuekin batera, “Impulso emprendedor”-en 13. edizioan parte hartuko du. Nafarroako Gobernuaren programa bat da, ekimen berritzaileei finantzaketa zein salmenta-estrategia definitzen laguntzeko, eta MONDRAGON bezalako enpresa erreferenteen laguntza ekonomikoa, azelerazioa eta mentorizazioa uztartzen ditu.
Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Ventureseko zuzendariak, oso positibotzat jo du ekimena eta MONDRAGONek harekiko duen konpromisoa azpimarratu du: “Ekimen hau bultzatzen dugu eta erreferente diren 8 enpresetako bat gara, gure konpromisoa 13 urtez luzatu baita jada. Oinarri teknologikoko proiektu berritzaileekin harremana izan nahi dugu, eta nabarmendu behar da orain arteko esperientzia oso positiboa izan dela; MONDRAGON Venturesen hainbat inbertsiok programa honetan izan dute jatorria (Darwin Biomed, Avir Nawattia edo Inbiot esaterako, eta Vors Controlekin egindako akordio komertziala ere bai).
Hautatzen diren proiektu edo startup-ei laguntza-programa espezializatu eta indibidual bat emango zaie negozio-eredua baliozkotzeko eta merkataritza-, salmenta- eta finantza-planak definitzeko. Gainera, CEINeko (Nafarroako Gobernua) talde teknikoaren aholkularitza eta adituen tutoretza izango dute proiektuek.
“Impulso emprendedor” edozein jatorri eta enpresa-sektoretako ekintzaileei eta startup-ei irekita dago, betiere produktu edo zerbitzu berritzaile bat eta negozio-eredu definitu bat badute. Ekimenak Nafarroan kokatu beharko dira eta hazkunde potentzial handia izan beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dute euren hautagaitza, webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
Enpresa mentoreak
Aurtengo edizioak MONDRAGON, Nafarroako Rural Kutxa, Cinfa, Grupo Enhol, Salinas de Navarra, Viscofán, Zabala Innovation Consulting eta MTorres izango ditu, enpresa aholkulari. Enpresa horiek beren esperientzia, ikuspegia eta ezagutza emango diete hautatutako proiektuei, eta, gainera, programak dituen hiru sarien zuzkidura egingo dute, 34.000, 20.000 eta 10.000 eurokoak, hain zuzen.
Aurtengo berritasun nagusi gisa, Sodena sozietate publikoak 100.000 eurorainoko mailegu parte-hartzaile baterako sarbidea jarriko du hiru ekimen irabazleen eskura, talde sustatzaileek egindako ahalegina indartzeko asmoz.