Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Abenduaren 27an, Lagun-Aro EPSVren Ezohiko Batzar Nagusia

Deialdiak izaera berezia du, eta xedea da berandu gabe Fagor Etxetresnek hartzekodunen konkurtsoa eskatu eta gero sortu den jokaleku berriaren ondorioz sortutako beharrei erantzutea.
Batzarrak, beraz, helburu bikoitza du: alde batetik, Lagun-Aro EPSVko Enplegu laguntzaren araudiaren hainbat alderdi jakin aldatzea, Kontseilu Errektorearen ustez testuinguru honetan egokiak direlakoan.
Eta bestetik, hartutako konpromisoei aurre egin ahal izateko sarrerak lehenbaitlehen indartzea, Kooperatibek Enplegu Laguntzaren prestazioa finantzatzeko ordaintzen duten kuotaren igoeraren bitartez.
Azken puntu horri dagokionez, Kontseilu Errektorearen proposamena da kuota gaur egungo urteko kontsumo aurrerakin gordinaren %3tik %6,5era igotzea, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Edonola ere, kuotaren igoera hori beste prestazio batzuen murrizketarekin konpentsatuko da partzialki eta, ondorioz, Kooperatiben urteko lan kostuaren gainean izango duen eragina %1,5 inguru izango da, kontsumo aurrerakinak berdinak izanik.