9.000 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko

15.000 pertsona Humanity At Music ekitaldira erakartzeko erronka gero eta gertuago.
2019/09/11

'Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboak' milaka lagun dantzan eta kantuan jarriko ditu larunbat honetan Gasteizen. Izan ere, dagoeneko milaka lagunek erreserbatu dute euren sarrera ikuskizunaz gozatzeko. 

Euskadiko Orkestra, Kukai Dantza Taldea, 450 ahots Fernando Velazquez musika egilearen zuzendaritzapean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, bertsolariak... Ikuskizun paregabea eta berezia eskainiko dute Buesa Arenan.

Sarrerak salgai oraindik

Interesa duten guztiek oraindik orain badute aukera sarrerak erosteko. Ekitaldia larunbatean izango da, 18:00etatik aurrera, eta txarteldegian eskuratzeko aukera egongo da. Edozelan be, https://humanityatmusic.com/ webgunean eskuratu daitezke 19 eurotik aurrera.