Nazioarteko enpresa taldea.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
65 enpresa handi startup disruptiboen bila BIND 4.0ren 6. edizioan
Berrikuntza irekiko plataforma, BIND 4.0, seigarren edizioan murgildu da egin den urteko “Open Innovation Showcase: The Best of BIND 4.0” ekitaldiarekin. Bertan bosgarren edizioan garatutako 30 proiektu teknologikoak aurkeztu dira, partner diren startupekin eta enpresa laguntzaileekin. Ekitaldia modu telematikoan egin da eta 500 parte-hartzailetik gora izan ditu, eta parte-hartzaileetako bat Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan da.
Izan ere, BIND 4.0k urtero bilatzen ditu startup teknologiko berritzaileenak, nazioartean erreferentzia diren 65 enpresa laguntzaile handiren bidez proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko.
Seigarren edizio honek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko hautagaitzak hartuko ditu irailaren 10era arte.
Programa 2022ko urtarrilean hasiko da, eta eredu misto baten bidez gauzatuko da, online eta presentzial.
BIND 4.0 Industria 4.0ko ekimen publiko/pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu zuen SPRI Taldearen bidez, eta nazioartean erreferentziako programa bihurtu da 2016an sortu zenetik. Iaz, esate baterako, 750 hautagaitza jaso zituen, aurreko edizioan baino % 30 gehiago, eta horrek agerian jartzen du startupek BIND 4.0ren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela erreferentziako bezeroen eskutik merkatura bizkorrago iristeko.
BIND 4.0 komunitatea hazi egin da berriz, beste 10 partner batuta
Seigarren edizio honetarako, BIND 4.0 komunitatea hazi egin da, eta jada nazioartean erreferentzia diren eta egoitza Euskadin duten 65 enpresa biltzen ditu guztira, eta aurten proiektu berritzaile berriak hautatzen eta garatzen parte hartuko dute. Aurten, 2021ean, honako 10 partner hauek batu zaizkio BIND 4.0 komunitateari: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi ABB, Matz-Erreka, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Guztiak konpainia handiak dira, eta programan lehendik parte hartzen ari ziren enpresa handiei batuko zaizkie, eta horietako batzuk dira Ferrovial, EDP, Sarralle, Arcelor, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa.
Zehazki, trakzio-enpresa horiek arduratuko dira azkenean programaren seigarren edizioan parte hartuko duten startupak hautatzeaz. Iaz aurkeztu ziren 750 hautagaitzetatik, BIND 4.0ko konpainiek guztira 31 startup hautatu zituzten, eta 40 proiektu garatu dituzte.
Azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programan sartzen direnean, BIND 4.0k startupei eskaintzen dien abantaila handietako bat teknologia berrien, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko merkatu-estrategiak, enpresak, azeleratzen adituak diren 40 bat mentoreren laguntza da. Horrez gainera, inbertsio-aukera ezberdinak izango dituzte, programaren Venture Club bati esker. Inbertsore klub hau azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokaturik dago, eta bere helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea.
Horrez gainera, startup guztiei Euskadiko Industria 4.0 ekosistemarekin eta trakzio-enpresekin networking jardueretan parte hartzeko aukera ematen zaie, hain zuzen ere, startupak industria-ehunean, Europan proiekziorik handiena duen egituran, murgiltzen laguntzeko, eta horixe da beste erreklamo nagusietako bat. Bestalde, parte hartzeagatik soilik, hainbat finantzazio-iturri eta dirulaguntza ere eskura ditzakete, eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (BIC) lan-espazio bat dohainik izateko aukera dute.
BIND 4.0k programa berriak sortu ditu 2022rako eta irudi berria estreinatu du
Baina berrikuntzak ez dira hor amaitzen. Euskadiko enpresa guztiei erantzun ahal izateko eta euren berrikuntzan eta lehiakortasunean laguntza emateko, BIND 4.0k zabaldu egingo ditu berrikuntza irekiko zerbitzuak, eta, horretarako, datorren urtean, 2022an, kluster sektorialen laguntzaz, abian jarriko diren programa berriak sortu ditu. Eraldaketa digitalean aurrera egiteko interesa duten enpresa guztiek eremu ezberdinetako startupei zuzendutako erronka teknologikoak botako dituzte. Programa berri horien helburua era ezberdinetako konpainietara iristea da, berrikuntza sustatzeko eta azelerazio-programaz haraindian enpresen eta startupen arteko lankidetza bultzatzeko BIND 4.0ko partner korporatiboen bidez. Horrez gainera, plataformak bere burua ere berritu du seigarren edizio honetarako, eta irudi berritzaileago bat estreinatu du branding berri batekin, industriaren sektorea eraldatzeko startupen eta enpresa handien arteko lankidetzan lagunduz egin duen bide luzearen sinbolo gisa.
BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. Hiru helburu horiei esker nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu handiena egiten duen programetako bat bihurtu da. Horrela, programa 2016an abian jarri zenetik 130 startup baino gehiago azeleratu dira eta 200 proiektu baino gehiago garatu dira, eta 6,5 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu da.