574 ikasle berri hasi dira ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan

Aste honetatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusak berriro bete dira ikaslez.
Card image cap
2024/09/13

Unibertsitateak hainbat jarduera eta ekintza prestatu ditu ikasle berriak unibertsitatean integratzeko. Jarduera horien helburua da gazteek unibertsitateko espazio eta zerbitzu ezagutzea, haien artean elkar ezagutzea eta unibertsitateko mekanika ezberdinen parte sentitzea. 

Azpimarratzekoa da ikasturte berri honetako Goi Eskola Politeknikoko ikasle berrien uzta inoiz baino oparoena dela. Guztira, 574 ikasle berri hasi dira gurekin. 

Hemen ekintzen argazki bilduma:

https://www.flickr.com/photos/mondragonunibertsitatea_mgep/albums/72177720320235556/

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea