Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
500 profesionalek burutu dute Produkzio Zuzendaritzako Masterra
Etengabe aldatzen den gizarte honetan, zaila da denbora igaro ahala erantzun ona jasotzen jarraitzen duen eta enpresen premietara egokitzeko etengabe eguneratzen den prestakuntzarik aurkitzea. Mondragon Unibertsitatearen Produkzio Zuzendaritzako Masterra (PZM) horietako bat da. Unibertsitatearen Masterrik zaharrenetako bat da; izan ere, 1991n jaio zen Goi Eskola Politeknikoaren eskutik, 17 enpresatako 31 parte-hartzaile zituela.
Urtarrilean, masterraren 27. edizioa jarriko da abian, aurreko 26 edizioetan 197 enpresatako 434 profesional erakarri eta produkzio-alorreko kanpoko dozenaka adituren partaidetza bildu ondoren.
Lanbide-karrera produkzioaren kudeaketaren alorrean —eta batez ere industriaren esparruan— jorratu nahi duten profesionalei zuzenduta dago Produkzio Zuzendaritzako Masterra; izan ere, ikasleen alor horretako gaitasunak eta trebeziak hobetzea du helburu. Masterra amaitu ondoren, nork bere erakundean ardura handiagoko postua eskuratzea da asmoa.
Masterrean, industria-enpresak kudeatzeko estrategian jartzen da arreta bereziki, eta produkzio-kudeaketan erreferentziazko Bikaintasun-eredua proposatzen da; hain zuzen, eredu horrek pertsonak eta prozesuak hartzen ditu aintzat.
Gradu-ondoko presentziala da; Arrasaten emango da, gaztelaniaz; 508 orduko eta urtebeteko iraupena izango du eta programak eta edukiak etengabe eguneratuko ditu, enpresek unean-unean dituzten beharretara egokitzeko.
Programak zortzi modulu ditu eta ikasleek, ikasturte-amaierako proiektua prestatzeaz gain, hainbat kontzeptu landuko dituzte. Hona hemen horietako batzuk: I. Egungo enpresa-inguruneak eta haiekin lotutako kudeaketa-ereduak. Produkzio lehiakorraren gakoak. II. Produkzio-ingeniaritza eta Industria-aktiboen Kudeaketa. III. Hornidura-katearen kudeaketa. IV. Kalitate-ingeniaritza. V. Eraldaketa-proiektuen Kudeaketa Industria-inguruneetan. VI. Zuzendaritza-jarduna. VII. Ekonomia- eta Finantza-kudeaketa.