Jon Etxeberriak, Ikerlaneko zuzendari nagusiak, eskerrak eman dizkie erakundeei, "beste zentro teknologiko askorentzat eredu izan den proiektu sozio-enpresarial bakar hau sortzeko etengabeko laguntza emateagatik"
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
50 urteko ibilbidea erakusketa ikusgarrian

Bizitek da Ikerlanen historia eta lorpenak balioan jartzen dituen eta bisitaria teknologia bizitzera gonbidatzen duen erakusketaren izena eta azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai, Arrasateko Kulturaten. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Arrasateko Udalekoak eta MONDRAGON Korporazioko presidenteak ere parte hartu dute. Lehendakariak Ikerlan zoriondu du bere ibilbide luze eta emankorragatik, eta euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko duen zeregin garrantzitsua eskertu du: "Aitzindariak izan zineten eta, gaur, etorkizunera begira jarraitzen duzuela egiaztatu ahal izan dugu. Ez da batere erraza 50 urtez lehiakorrak izaten eta industriari irtenbideak etengabe eskaintzen jarraitzea". Era berean, euskal industrian duen eragina nabarmendu du: "Zuen lanak zuzeneko translazioa du gure enpresa- eta industria-sarean. Eragin horrek lehiakorragoak, hobeak, izatera garamatza".