Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
50 tontor Copreciren 50.urteurrena gogora ekartzeko

Ostiralean arratsaldeko zazpietan bost lagun, bost abentura zale kementsu elkartu ziren Aretxabaletako Durana kalean, udaletxe zaharrean. Helburu bikoitzarekin elkartu ziren, Copreciren 50.urteurrena ospatu eta mendi martxa 'gogorra' amaitu: 88 kilometro, Debagoieneko 50 tontor, sei mila metro baino gehiagoko desnibela eta ordu askoko astindua.
Bost protagonistak ostiralean, Aretxabaletako udaletxe zaharretik abiatu aurretik.
Ametsa egi bihurtzeko asmoarekin
"Ametsa bihotzean, indarrak gorputzean eta debagoieneko 50 tontor zeharkatzea buruan". Osagai horiekin eta Aretxabaletako parrokiako kanpaiek zazpiak jo zutenean, abiatu ziren bost lagunak Murugainera (eguneko edo gaueko lehenengo tontorra). Oier, Javi eta Juanma atxabaltarrak, Eneko mondragoetarra eta Iñaki gatzagarra. Bostak abiatu ziren ibilbideari aurre egin nahian eta, Iñakik izan ezik, Landan utzi behar izan zuen erritmoari ezin baitzion eutsi, beste laurek 88 kilometroak batera egin zituzten. Laino artean, tontorrez tontor, gau ilunari aurre eginez... kilometroak jaten joan ziren eta zapatuko arratsaldeko ordu bietan iritsi ziren Aretxabaletara, lagunen eta senideen txalo artean. "Ibilbide dotoreari amaiera hunkigarria emanez eta ametsak gauzatuz".
Ibilbidean zehar, indarrak berreskuratzen.
Mendi martxa honekin atxabaltarren eta Copreciren arteko loturak estutu nahi zituen Oier Etxebarria Copreciko lan-bazkideak, eta datozen urteetan jarraipena ematea ez du deskartatzen.