Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
5.000 ikaslek ikasten dute Ausolan eta Floretterekin eskola jantokietan
Ausolan sukaldaritza kolektiboko konpainiak, Floretterekin lankidetzan (kontsumitzeko prest dauden entsaladen segmentuan liderra den ekoizle nafarra), 3 eta 12 urte bitarteko 5.000 ikasle nafar baino gehiagori zuzendutako jarduera bat prestatu du, barazkien kontsumoa sustatzea helburu.
Ausolanek eskola jantokian duen Hezkuntza Proiektuaren baitan, “barazkien propietateak eta horien kontsumoak ongizate emozionalean duen eragin positiboa ezagutzeko ekimen bat da, bizitza estilo osasungarria sustatzeko”, adierazi du Ausolaneko Hezkuntza Proiektuko taldeak. Horretarako, ikasleek egunero 5 ezaugarritan oinarritutako menua jaten ikasiko dute: Osasuntsua, Osasungarria, Segurua, Jasangarria eta Zaporetsua, barazkiak eta frutak izanik elikagai protagonistak, harmonia emozionala lortzeko. “Oso txikitatik elikadurak osasun fisikoaren egoeran duen eragina eta egoera emozionalean ere nola eragiten duen erakutsi nahi dugu”, gaineratu dute.
Helburua bat dator Floretteren uste sendo honekin: “Elikadura osasungarri batek pertsonen bizi kalitatea hobetzen du. Haurtzarotik horren inguruan erakutsi eta kontzientziatu baditzakegu, haurrek barazki freskoak eta tokiko ekoizpenekoak kontsumitzeak duen garrantzia ikasten lagunduko dugu, eta txikitatik bizi ohitura osasungarriak hartzen ere lagunduko dugu”, esan du Fermin Aldazek, Floretteko zuzendari Komertzial eta Marketinekoak.
Hobeto jaten ikasteko jardueren tailerra
Barazkiak eta emozioak izenarekin, lehenengo tailerra gaur hasiko da eta ekainaren 5era arte egongo da martxan. 30 ikastetxetan barrena bidaiatuko du, adin bakoitzari egokitutako praktikak egiteko, astero garatuko diren zenbait ekintzaren bidez.
Ikasleek ikasiko dute barazkiak eta frutak altxor nutrizionalak direla, eta horien osagaiak, esaterako, bitaminak eta mineralak, ezinbestekoak direla ondo sentitzeko eta zoriontsu izateko. Gainera, barazkiek ezkutatzen dituzten bitxikeriak deskubrituko dituzte, hala nola brokoliak ikusmena babesten eta lasaitasuna mantentzen laguntzen duela, errukulak eta espinakek kontzentrazioa indartzen dutela edo letxuga hostoek loa hobetzen lagun dezaketela.
Jardunaldi dibertigarri horietako partaide guztientzat, “Chef zoriontsua” bihurtzea izango da erronka, eta beren “Emozioen biribilkia” prestatu ahal izango dute. Entsalada oparo eta askotarikoan oinarritutako errezeta da, egunean 5 fruta eta barazki errazio kontsumitzearen garrantzia azpimarratzeko, eta menu Osasuntsu, Osasungarri, Jasangarri, Seguru eta Zaporetsuaren alde egiteko mezua indartzeko.
Ausolanen Hezkuntza Proiektuaren barruan lantzen diren proposamenok “eskola jantokietan egiten dira, elikadurari, higieneari, jarduera fisikoari eta harreman sozialei lotutako ohitura eta jarrera osasungarriak hartzea sustatzeko, eta bizimodu osasungarria izaten laguntzeko”, esan dute, amaitzeko, Ausolaneko kideek.