Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
4.0 industria-iraultzari aurre egiteko jardunaldia Michel Baudinen eskutik
Jardunaldiko partaideek industria adimendunaren gakoak ulertzea du helburu. Adibidez, enpresak nola kudeatu behar dituen bere prozesuak eraginkortasunez, nola erabil daitezkeen IKTak enpresen kudeaketa errazteko, eta nola har daitezkeen erabakiak denbora errealean. Horretaz gain, Estatu Batuetako erreferentziako enpresen kasu arrakastatsuak azalduko dira.
Topagunea kudeatzaileei, eragiketa-zuzendariei, produkzio- eta kalitate-alorreko buruei, mantentze-arduradunei eta abarrei bideratuta dago; azken buruan, industria-kudeaketan ardura-postuak dituztenei edota enpresen kudeaketa bikaintasunerantz bideratu nahi duten zuzendari guztiei.
Nazioarteko aditu ikastaroa
Jardunaldian bertan, Mondragon Unibertsitateak Enpresa Zuzendaritzako Nazioarteko Ikastaroa aurkeztuko du. Aditu programa horrek 120 orduko iraupena du, irailean hasi eta otsailera arte. Negozio-ereduaren gakoak ulertu eta kudeaketa-estrategia egokiak erabiliz, negozio-emaitza onak lortu nahi dituzten zuzendariei zuzenduta dago. Programak San Frantziskon eta Seattlen egonaldia hartzen du barne, eta Estatu Batuetako enpresak, hala nola Boeing, bisitatuko dituzte bertan. Horretaz gain, partaideek beren enpresetan ezarri beharreko proiektuak prestatuko dituzte, Mondragon Unibertsitateko aditu baten laguntzaz.
Michel Baudin
1987az geroztik Zuzendaritzako Kontsultoretzan ari da. Kontsultoretzaren alor horretan, Lean Manufacturinga ezartzen lagundu du orotariko enpresetan: aeroespazio alorreko enpresetan, elektronikakoetan, automoziokoetan nahiz elikagai izoztuen alorretakoetan, AEBn, Hegoamerikan, Europan eta Asian. UC Berkeley Extensioneko, Daytoneko Unibertsitateko eta Hing Kongeko produktibitate kontseiluko instruktorea da.
Era berean hainbat liburu tekniko idatzi ditu idazle gisa: Fabrikazio Sistemen Azterketa (1990), Lean Assembly (2002), Lean Logistics (2005) eta Working with Machines (2007). Gaur egun bosgarren liburua idazten ari da, enpresa adimendunen alorra aztertzeko: "Manufacturing Intelligence: The art of making factory data talk"