Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakaskuntza
Irakaskuntza teknikoa
Irakaskuntza teknikorako zentroa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako 3Kimu proiektuak eman du jakitera bederatzi lan finalisten izenak. 3Kimu proiektuan parte hartu dute Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak eta Politeknika Txorierrik. Bideoen bitartez, honako erronkari erantzun behar izan diote ikastetxe horietako batxilergoko ikasleek: "Nola babesten ditugu gauzak eta pertsonak talketatik?". 3Kimuren helburua da STEAM bokazio eta asmo profesionalak piztea, genero ikuspegian arreta berezia jarriz.
Lehiaketaren azken fasean bildutako 21 lanetik, bederatzi pasatu dira finalera. Irabazlea aukeratzeko, epaimahaikideek kontuan hartuko dute garatutako proiektuaren kalitatea, originaltasunaren eta sortutako iragarkiaren erakargarritasuna. Hurrengoak dira lehiaketako bederatzi finalistak:
- Alertabike
- Golden Ricochet
- Kamiseta Babeslea
- Kautxito
- KeepMoving
- Rider Shield
- Safebox
- SafeGlass
- Sensosegur
Azken erabakia ekainaren 5ean emango dute jakitera Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean egingo den sari banaketa ekitaldian. Epaimahaiaren sariaz gain, publikoaren saria ere jokoan dago lehiaketan. Ekainaren 2ra arte dago aukera botoa emateko: publikoaren sarian parte hartzeko.