Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
39 kooperatiba, Adimen Artifizial Sortzaileari buruzko jardunaldian Otaloran

Otalora, MONDRAGON-Microsoft Day-ren egoitza izan zen otsailaren 13an. Jende asko bildu zen topaketa horretara, eta kooperatiben negozioen erronkarik eraldatzaileenetako bati heldu zioten: prozesuetan adimen artifiziala ezartzeari eta haren lehia-abantailari probetxua ateratzeari.
Microsoft-eko Mamen Vázquezek kooperatibak animatu zituen IA erabiltzera. Azpimarratu zuen enpresek ez dituztela teknologia hori erabiltzeko langileek dituzten asmoak zertan apaldu, lan-esparrutik kanpo dagoeneko gure egunerokoan presente daudelako.
Hori dela eta, enpresek erabilera modu kontrolatuan erraztu behar dutela azpimarratu zuen: "IA sortzen dugu errentagarritasun zehatz bat lortzeko eta, horretarako, funtsezkoa da prestakuntza egokia eta zuzendaritzaren babesa".
Sareteknikaren kasua
Sareteknika kooperatibak ibilbide luzea egin du bere negozioan Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzen. Gorka Erlaizek, Sareteknikaren IT arduradunak euren negozioan lehenengo bisitan konponketak egiteko garatzen ari diren aurrerapenak aurkeztu zituen, errentagarritasunarentzat giltzarri direlako. Lerro zuriko konponketa-zerbitzurako eta confort negoziorako, Sareteknikak 130 zerbitzu-zentro baino gehiago ditu, eta urtean 425.000 esku-hartze baino gehiago egiten dituzte etxeetan.
AA erabiliz gero, potentzial handia dago teknikari bakoitzak erantzun espezifikoak emateko matxuren aurrean: diagnostiko zehatza egin, beharrezko diren materialen aurreikuspena jakin eta konponketa-prozedurak ezagutu. Gisa honetara, teknikariak bai arazoa detektatzen eta baita konponbidera gerturatzen ere joango da, aplikazioari galderak egiteko aukerarekin. Horrez gain, produktu bat konpon daitekeen edo ordezkatu egin behar den adierazten du, ordezko piezen erabilgarritasuna eta entrega-datak, eta matxura gertatzeko aukera, modeloaren arabera.
Hurrengo pausoak
Topaketa honek teknologia berrien potentziala ulertzeko balio izan die 39 kooperatibetako 80 partaideri. Orain, balizko kasu horiek xehetasun handiagoz aztertu behar dira, kontzeptu-proba (POC) edo dagokion garapena planteatzeko. Eta hilabete batzuen buruan, beste lan-jardunaldi bat egingo da, teknologia horren esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko.