Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
260 aditu baino gehiago MATCOMP2017 Kongresuan
MATCOMP2017 Material Konposatuen XII. Biltzar Nazionalaren helburua material horien etorkizuna aztertzea da. Donostiako Kursaal Auditoriumean egiten ari da Biltzarra, Mondragon Unibertsitateak, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak eta AEMAC Material Konposatuen Espainiako elkarteak antolatua, ekainaren 21etik 23ra.
260 aditu baino gehiago jardun dira material konposatuen alorreko azken ikerketak eta teknologia berritzaileak aurkezten; azaltzen dute, orobat, zertarako eta zer neurritan erabiltzen diren material horiek zenbait sektoretan, hala nola garraioan, automobilgintzan, hegazkingintzan, trengintzan, eta makina-erremintan.
Bestalde, zazpi estandeko erakusketa bat ere egiten da MATCOMP2017n. Haietan, ikusgai dira tren-bagoi baten egitura, gaur egun aluminioz altzairu herdoilgaitzez egiten diren zatiak material konposatuz ordezkatuta; hegazkin baten lurreratze-trena, fabrikazio-kontzeptu berritzaile batekin egina; grafenozko abionika-kutxa bat (grafenoa, etorkizuneko materiala); automobilgintzan ibilgailuak arintzeko erabiltzen diren teknologia berriekin fabrikatutako ibilgailu-pieza bat; eta karbono-zuntzezko bizikleta-koadro bat.
Hitzaldiak
MATCOMP2017n, lau hitzaldi ematen ari dira material konposatuen fabrikazio-prozesuei buruz. Prozesu horien optimizazioaren eta automatizazioaren ikuspegi industriala azaltzen da hitzaldietan, baita lehengaiek zer garrantzi duten ere.
Gaur osteguna, ekainak 20, Fill enpresako Wilhelm Rupertsberger izango da hizlari. Gaia: “4 x 4 Strategy - Base for Automation in Composite Manufacturing” (“4 x 4 estrategia. material konposatuen fabrikazioa automatizatzeko oinarriak”). Eta bihar ekainak 21, azkenik, SGL Group taldeko Andreas Erberrek emango du: “Composite intensive lightweight design in automotive – today and tomorrow” (“Intentsiboki erabiltzeko konpositeen diseinu arindua automobilgintzarako; gaur egungo egoera, eta etorkizunekoa”).
Mahai-inguruak
Jardunaldi bakoitza mahai-inguru batekin amaitu da, eta, hala, ideien eta beharren berri emango diote elkarri Espainiako material konposatuen sektoreko enpresari, teknikari eta zientzialariek.
Gaur osteguna, hegazkingintzari buruzkoa izango da; haren izenburua, berriz, "Hegazkin komertzialetan erabiltzen diren konpositeek 45 urteko eboluzioa izan dute. Zer erronka berriri egin behar diete aurre orain?”. AIRBUS, AERNNOVA, CARBURES, Ikerketa Fundazioa, DIDAMC (Material Konposatuen Garapena eta Aplikazioa) eta TECNALIAko ordezkariak mintzatuko dira mahai-inguruan, eta material konposatuen erabilera zabalena izan duen sektorea aztertuko dute.
Azken mahai ingurua makina-erremintaren eta ekipo-ondasunen sektoreari buruzkoa izango da. Izenburua: “Ekipo- eta automatizazio-ondasunen ekoizleen zailtasunak eta aukerak”. DANOBAT, MTORRES, FAGOR ARRASATEk, AFMk (Makina Erreminten, Osagarrien, eta Tresnen Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak) eta TECNALIAk izango dituzte ordezkariak mahai-inguru horretan.
Programa osoa: http://www.matcomp2017.com/