Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
2025a, enpresa-eredu bidezkoagoa aldarrikatzeko urtea

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak erabaki zuen 2025. urtea, Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatzea, Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute lelopean.
2012a izan zen lehen aldiz Kooperatibenn Urtea, eta aurten berriro ere kooperatibismoa nazioarteko agendan kokatu da. Gobernuei, erakundeei eta garapen agentziei eskatzen zaie kooperatibentzako ingurune egokia sustatzeko, gaitasunak indartuz eta nazioarteko lankidetza erraztuz.
Kooperatibismoak mundu mailako garapenean duen eragina neurtzeko eta enpresa eredu bidezkoagoa aldarrikatzeko balioko duen urtea da.
TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian, munduan kooperatibismoa ikusarazteko eta eredu kooperatiboa aldarrikatzeko aletxoa jarri nahi izan da, Kooperatiben Nazioarteko Urtea azalera ekarriz.
Hemen ikus dezakezue monografikoa osorik:
https://www.tulankide.com/eu/bereziak/2025-kooperatiben-nazioarteko-urtea_631