Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
2024ko urtekaria: urtebete iruditan

Kooperatiben arloan, albisterik aipagarrienetako bi izan ziren MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko lehendakaritzan egindako erreleboa eta 2025/208 Politika Sozioenpresariala onartzea; eta Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna aitortzea, Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazio-erregimen berria (LAAB) indarrean sartu ondoren erakundearen sistema zalantzan jartzen zuen egoera konponduz.
Urtekaria oso modu grafikoan dator, eta MONDRAGONeko kooperatibek gidatutako lankidetza, iraunkortasun eta garapen ekonomikoko ekimenei ere balioa ematen die.
Txosten hori dagoeneko eskuragarri dago formatu digitalean, eta sarbidea ematen du, bai albiste bakoitzaren bertsio zabalago batera (tulankide.com-en), eta baita 2024an argitaratutako lau zenbakien PDF formatuko bertsioetara ere.