Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
1973ko abenduaren 22an sinatu zen EIKA kooperatibaren sorrera akta. Lea Artibai eskualdeko emakumeen eta gazteen artean lana sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta ordutik hazkundeak eta hedapenak ez du etenik izan.
Gaur 417 pertsonak osatzen dute kooperatiba, horietatik 202 emakume, eta lantokiak ditu Polonian eta Mexikon.
Emakumeen enplegua, emakumeen kirola
Urte osoan zehar EIKAk 50. urteurreneko ekitaldiak egingo ditu eta efemeridea ospatzen hasteko, EIKAren lantoki nagusiak 2023ko Women Itzuliaren lehenengo etaparen hasiera jaso du. Emakumezkoen txirrindularitzako World Tourreko lasterketa da, eta munduko txirrindulari onenek parte hartzen dute lasterketan.
EIKArentzat, aitzakia bikaina izan da, Emakumearen Eguna eta Euskararen Eguna ospatzeko, eta osagai guztiak batuta, festa ederra izan da.
Abenduaren 22an, 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egingo du EIKAk, 50 urteko historian protagonista izan direnekin eta ordezkari instituzionalekin
Era berean, datorren irailaren 9an Ate Irekien jardunaldia egingo du EIKAk, familientzat antolatutako egunik garrantzitsuenean. Eta abenduaren 22an, 50.urteurreneko ekitaldi nagusia egingo du, 50 urteko historian protagonista izan direnekin eta ordezkari instituzionalekin.