Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
2023ko soberakin garbi guztiak ondarea indartzera bideratzea erabaki du Eroskiren Batzar Nagusiak
Eroskik Ohiko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 30ean, Barakaldon (Bizkaia); bertara deituak ziren Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen kolektiboetako 500 ordezkari. Bazkideek onartu egin dituzte bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai Eroski Taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2023. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere. Era berean, erreserbetara bideratuko ditu 70,4 milioi euro 2023ko ekitaldiko emaitza positiboen soberakin garbietatik.
Eroski taldeko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek, batzarrean nabarmendu zuen 2023an erakundeak bikain lan egin duela, eta iritzi bereko azaldu ziren Batzar Nagusiko langile eta kontsumitzaile bazkideak ere. Carabelek iazko ekitaldiko adierazle positiboak aipatu zituen: "Salmenten igoera, EBITDA, emaitza arrunta eta etekina". Eta hori guztia testuinguru ekonomiko konplexuan lortu du; izan ere, inflazioak eta etxeetan izan dituen ondorioak Eroski behartu dute bere estrategiak birdefinitzera; bestela, ezin izango baitzien erantzun egokirik eman gaur egungo erronka ekonomikoei. Alde horretatik, "eraginkortasunean egindako ahalegina funtsezkoa izan da". Carabelek, era berean, balioan jarri zuen "kooperatibaren finantza egoera kontsolidatu izana 2023aren amaieran bonu jaulkipen arrakastatsuaren ondoren". Gainera, eskerrak eman zizkien bazkideei "ahalegin eta espiritu kooperatiboagatik" eta animatu zituen "harro sentitzera lortutakoagatik".
Bestalde, kontsumitzaileen konfiantza indartu eta areagotzeko egindako lorpenak zerrendatu zituen: "Elikadura osasungarriaren eta tokiko produktuaren aldeko proposamen bereziak, arreta pertsonala eta aurrezpena; berrikuntza eta gizarte erantzukizuna ahaztu gabe". Carabelek datozen hiru urteetan erakundea gidatuko duten plan estrategikoko puntu nagusiak aletu zituen: "Etorkizun oparoago eta iraunkorrago baterantz jotzeko dugun xedea eta ikuspegia gaurkotuko dituen plan bat; horretarako, konbinatu egingo ditu enpresa emaitzak eta gure ingurunearen aberastasuna, elikadura osasungarriaren sustapena eta kontsumitzaileen eta langileen gogobetetasuna, gehienak emakumeak", adierazi zuen.
Plan horrek 11 ekimen estrategiko dakartza, eta fokua jarrita dauka prezio onetan, kalitatean, bezeroaren esperientzian, salmenta guneen hazkuntzan, pertsonetan, teknologian eta komunikazioan.
Zor-agirien jaulkipena finantzaketaren osagarri
Kooperatibaren erabaki organo gorenak baimena eman zuen zor-agirien programa bat Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan erregistratzeko ere, 100 milioi euroko zenbateko nominal maximoa duena, Eroski izanik Sozietate Kooperatiboa jaulkitzaile. Eroskik aurrera jarraitzen du bere errepide mapan zorra gutxitzen jarraitzeko helburuarekin. "Epe laburreko finantza tresna bat da, enpresa sorta zabal-zabal eta aniztun batek erabilia, sozietateari bankuarena ez den finantzaketa osagarri bat emateko eta negozioa garatzeko; izan ere, orain, merkatuek guregan konfiantza dutenez eskura ditugu horiek", azaldu zuen taldeko zuzendari nagusiak.
Alde aurreko parte hartze prozesu zabala
Batzarrerako bidean, parte hartze prozesu handi bat egin dute Eroskiko Langile Bazkideekin eta Kontsumitzaile Bazkideekin; non 43 prestaketa batzarra egin dira aurrez aurre konexio digitalekin.
Eroskiren Kontseilu Errektoreko presidenteak, Leire Mugerzak, bestalde, balioan jarri zuen "bazkide kolektibo osoaren konpromisoa, kooperazioa eta batasuna, zeren eta haien lanak, enpeinuak eta ahaleginak aukera eman dute Eroski eraldatzeko, indartzeko eta etorkizunerantz baikortasunez begiratzeko, kontsumo kooperatiba gisa dugun misioari eta bisioari leial, enpresa-sozietate eredu berezi baten isla". Era berean, 2024-2026ko Plan Estrategiko berria aipatu zuen, eta hauxe azpimarratu zuen "irmoki finkatzen eta sendotzen ditu gure erroak, gure izaera, gure balioak eta, jakina, gure xedea".