Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
2022ko LagunAro, EPSVko Batzar Orokorra

LagunAroko Kontseilu Errektoreak zenbait erabaki-proposamen helaraziko dizkio erakundearen Ohiko Batzar Nagusiari, bihar martxoaren 22an egingo dena Donostiako Kursaalean. Aldez aurretik kooperatibei bidali zaizkie, baina ez da zuzenketarik aurkeztu.
Berrikuntza nagusiek alarguntasun eta zurztasun pentsioei eragiten diete, garai berrietara egokitzeko birformulatu baitira. Denboraren poderioz, gizartea eboluzionatuz joan da, eta beste familia egitura eta errealitate berriak agertu dira, hala nola izatezko bikoteak, guraso bakarreko familiak, banantzeak eta dibortzioak, etab.
LagunArok egokitzat eta beharrezkotzat jo du estaldura batzuen berrikuspen integrala egitea, egungo errealitatera zehaztasun handiagoz doitu dadin.
Dokumentu honetan kontsultatu daitezke aldaketa proposamen guztiak: