Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
2021 iruditan
Urte honetan argilun asko izan ditugu, eta, neurri handi batean, pandemiak baldintzatu du, berriro ere indartsu suspertu baita ekitaldiaren azken zatian. "Txertoa" urteko hitza izan da –2020an "konfinamendua" izan zen–, baina "Next generation" edo "mikrotxip" bezalako beste batzuekin ere bizi izan gara, eta ahaztuta genuen honako termino ekonomiko kezkagarria azaldu da berriro: "inflazioa".

Gure kooperatiba-esparruan gauza asko gertatu dira, baina, laburpen gisa, aukeratu ditugu honako 20 argazki 21eko jarduera laburtzeko.
Horiekin batera, bukatu berri den ekitaldian aktualitatea izan diren ahotsak eta testigantzak ere jaso ditugu; 10 pertsonen hitzetan jarrita.
Eta amaieran, kooperatiben aktualitatearen ispilu izan diren aldizkariaren, webgunearen eta sare sozialetako datuen errepasoa ere egiten da.
Begirada azkar batean, 2021ak eman duena errepasatzeko parada!