Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
2020 zoritxarreko urte gisa pasatuko da historiara eta 2021 susperraldiaren urtea dugu
Zoritxarreko urte gisa pasatuko da historiara 2020a. COVID-19aren krisiak gogoz astindu duplaneta osoa, eta ia 4 milioi hildako utzi ditu. Eragindako mina ahaztu gabe, krisiari aurreegiteko neurrien ondorioz, barne-produktu gordinak azken hamarkadetako atzeraldirikhandiena izan du. Oro har, atzeraldi ekonomikoa % 3,3koa izan da, Nazioarteko DiruFuntsaren kalkuluen arabera. Eskualde guztiek izan dituzte emaitza negatiboak, bainadesberdintasun nabarmenak daude, pandemiaren eragin-mailaren eta tokian tokikoneurrien arabera. Adibidez, AEBn % 3,5ekoa izan da jaitsiera, eta Eurogunean, berriz, iabikoitza, % 6,7koa.
2020ko gertaera nagusiak
- Nazioarteko hazkundea
Pandemia hedatu ondoren, munduko ekonomia errotik uzkurtu da 2020an, jardueraren murrizketa azken hamarkadetako handiena izan baita, abiadurari eta sinkronikotasunari dagokienez. Horrela, % 3,3ko beherakada izan du, 2010ean hasitako etengabeko hazkundea bertan behera utziz.
Dena den, zehaztu beharra dago eragina ez dela izan berbera eremu geografiko guztietan. Hala, atzeraldi bortitzagoa jasan dute turismoaren mendekotasun handia duten herrialdeek, lehengai-esportatzaileek eta politikak aplikatzeko marjina estuagoa dutenek.
- BPGd-aren bilakaera (Estatua)
Gauzak horrela, Estatuko barne-produktu gordinak % 10,8ko beherakada historikoa izan du 2020an (% 2 egin zuen gora 2019an), eta amaiera eman dio 2014an hasitako etengabeko hazkundeari.
Lan-merkatuari dagokionez, % 2,9 jaitsi da Estatuko biztanle okupatuen kopurua 2020an (% 2,3 igo zen 2019an), eta enpleguaren beherakada orokorra izan da lau sektore nagusietan.
- Sektorekako bilakaera (EAE eta Estatua)
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak % 9,5 egin du behera 2020an, aurreko ekitaldian % 2,2 hazi ondoren. Hemen ere, lau sektore ekonomiko nagusietan eten da hazkundearen bidea.
Estatuko datuekin alderatuta, EAEko industria-sektorearen beherakada handiagoa izan da, eta eraikuntzarena eta zerbitzuena, berriz, txikiagoa.
- Lan-merkatua (EAE eta Estatua)
EAEko langabezia-tasa % 9,2tik (2019an) % 9,5era (2020an) igo da, eta biztanle okupatuen kopurua 917,6 milara jaitsi da.
Datu ekonomikoek berretsi egin dute pertzepzio ezkorra. Bilakaera guztiz ezohikoa izan da, 2020ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetako atzeraldiaren eta susperraldiaren nondik norakoak kontuan hartuta (–% 16,4 eta +% 15,5 hurrenez hurren, hiruhilekoen arteko tasetan). Nolanahi ere, pandemiaren bigarren eta hirugarren olatuen ondorioz, hobekuntza moteldu egin da 2020ko laugarren hiruhilekoan eta 2021eko lehenengoan. Horrenbestez, urte arteko datuei erreparatuta, 2020ko beherakada historikoa izan da: % 9,5ekoa, hain zuzen.
2021-22rako aurreikuspenak
2021a susperraldiaren urtea dugu. Normaltasuna itzultzen ari da pixkanaka, txertatze-prozesuak aurrera egin ahala eta murrizketak kendu ahala, eta horrek guztiak hazkunde ekonomikoari eman dio bidea.
Herrialde garatuak daude hazkundearen buruan, batez ere Amerikako Estatu Batuak, bertako barne-produktu gordinean % 6,4ko hazkundea espero baita aurten. Eurogunerako aurreikuspenak apalagoak dira, ordea, hemen % 4,4ko hazkunde-tasa espero baitugu. Baina eskariaren hazkundeak eragindako tentsioa antzematen hasi da, bai lehengaien prezioetan, bai bitarteko ondasun batzuen urritasunean. Horrek eragin zuzena du industria jakin batzuetan, hala nola automobilgintzan, oso lotura estua baitute beste industria-arlo batzuekin. Gauzak horrela, berriro piztu da eztabaida, batetik, inflazioari buruz, eta, bestetik, hazkunde-zikloaren hasiera honetan diru-politikaren norabidea aldatzearen balizko ondorio negatiboei buruz. Zalantza horiek zentzuzkoak dirudite Amerikako Estatu Batuetan, non berriki 2 bilioi dolar inguruko neurri fiskalak aurkeztu baitira. Baina Europan ez dute zentzu handirik, oraindik ibilbide luzea egin behar baitugu tentsio horiek prezioen igoera iraunkor bihurtu arte eta, beraz, Europako Banku Zentralak bere politika aldatu behar izan arte. Hortaz, pentsatzekoa da Eurogunean politika monetario eta fiskal moldakorrak izaten jarraituko dugula.
Aurreikuspen positiboak
Horrenbestez, txostena ixtean eskura dugun informazio ekonomikoa kontuan hartuta, abian den urterako aurreikuspenak positiboak dira, % 6 inguruko hazkunde-tasa aurreikusten baitugu Espainian, % 6,3koa EAEn eta % 6,4koa Nafarroako Foru Erkidegoan. Eta, estres-egoerarik sortzen ez bada, 2022an % 6,5-% 7 inguruko balioak izango ditugu aztertutako hiru eremu geografikoetan.
Azkenik, arrisku-faktore batzuk aipatu behar dira, 2021-2022 biurtekorako aurreikusitako bilakaeran eragina izan dezaketenak. Lehenik eta behin, txertoen eraginkortasuna birusaren aldaera berriei aurre egiteko. Ezinbestekoa da pandemia atzean uztea eta normaltasunera itzultzea. Bigarrenik, pandemiaren kostu ekonomikoei lotutako ziurgabetasuna. Laguntza ekonomikoen esparruak ezkutatu egiten du pandemiaren benetako kostua, produkzio-sarearen suntsiketari eta lan-merkatuaren hondamenari dagokienez. Datozen hilabeteotan neurtu ahal izango da kostu hori. Ildo horretan, garrantzi handikoak dira Next Generation funtsak, aukera paregabea izango baitugu produkzio-sarea sortzeko eta gure herrialdeko egitura ekonomikoa modernizatzeko. Hirugarrenik eta azkenik, krisiaren ondoriozko zorra oztopo handia izan daiteke etorkizunean, eta ezinbestekoa da neurri egokiak hartzea