Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Zerbait aldatu da nigan. Errutinan galtzen den ilusioa eta itxaropena berpiztu du ikastaroak”
Aurten, baldintza berezietan garatu den arren, 14 pertsonek hartu dute parte 13. edizio honetan, hamar kooperatiba desberdinetako ordezkariak.
Lanki ikertegiak eta MONDRAGON Taldeak elkarlanean abian jarritako aditu honek bultzatu nahi du, batetik, transmisio gaurkotu bat kooperatibagintzaren ideia eta praktikarena eta, bestetik, sustatu kooperatiben proiektu sozio-enpresarialak.
Bereziki, ondoko kolektiboei zuzenduta dago: kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideei, proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonei, eta bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duen orori.
Aurtengo partaideen artean balorazio positiboa egin da eta baita antolatzaileen aldetik ere.
Ion Lezeta, Lankiko ikerlariak aipatzen duen bezala: "beste kooperatibetako kideentzat ere oso baliagarria dela uste dugu".