Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
“TU Lankide gazteagoa, naturalagoa eta freskoagoa irudikatzen dugu”
Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi duten hiru ikasleek (Markel Zugazartaza, Malen Illarramendi eta Maider Imaz) gradu bukaerako lana gauzatu dute, gai hau abiapuntu hartuta: “Gaztea eta TU Lankide: MONDRAGON Taldeko hedabide korporatiboa gazteengana heltzeko proiektua”.
Historian zehar TU Lankidek garatu dituen balio eta ekarpenak hizpide hartuta, gaur egun gazteek dituzten kontsumo joerak aztertu dituzte sakonean, batik bat sare sozialak eta eduki digitalak. Horrela, egungo joerak txertatuz belaunaldi gazteen beharretara egokitzeko moduak proposatu dituzte.
Metodologiari dagokionez, elkarrizketa eta lan bilera ugari egin dituzte eragile askorekin, ez bakarrik kooperatibetan baizik eta erreferente diren bestelako euskal eragile batzuekin ere.
Emaitza eta proposamenak
Hamar urte igaro dira TU Lankidek mundu digitalera jauzi egin zuenetik. Eta gaur egun, une oro eguneratzen da edukia bai webgunean zein sare sozialetan. Eta urtean lau aldizkari argitaratzen dira paperean, kooperatibetan banatzen direnak.
Emaitzetan datu interesgarri asko batu dituzte: gazte askok ez du TU Lankidek eskaintzen duena ezagutzen, gazteek presentzia urria dute hedabidean, eduki gehienak formalak eta serioak dira gazteen ustetan…
Horri aurre egiteko badira hainbat proposamen, etorkizunean aintzat hartzeko bezalakoak. Hala nola: ezagutza bermatzeko bideak ireki, ekimenak antolatu presentzia eta ospea nabarmentzeko, gazteei bideratutako eduki bereziak sortu, naturaltasuna islatu eduki eta ikus-entzunezkoetan, gazteen presentzia areagotu sare sozialetan, interaktibitatea sustatu…
Zalantzarik gabe, hauek guztiak dira oso baliagarriak etorkizuneko TU Lankide eraikitzeko. Proposamenak landuko dira eta etorkizunean kontuan izango dira, oro har hedabidea hobetzen lagunduko baitute.
Mila esker Markel, Maider eta Malen, zuen ekarpenagatik!