Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
“Teknologiaren erabilerak balio erantsia eskaini behar dio umeari"

Aipatutako KoLaborategian teknologia digitalak ikertzen dituzte, ikuspegi pedagogikotik eta komunikazio ikuspegitik.
Arizmendi eta HUHEZIko KoLaborategiak antolatuta, “Haurrak eta pantailen erabilera” hitzaldia eskaintzen ari da Amaia, guraso eta hezitzaileei zuzenduta. Adinaren faktorea kontuan hartuta, bi jardunaldi eskaini ditu.
Noiz, zer eta zertarako erabil dezakete haurrek teknologia? Guraso bezala, funtsezkoa da galdera sakon horiei erantzutea.
Gaiarekin lotuta, hainbat aspektu aztertu ditugu berarekin, hala nola: pantailen erabilera egokia, adinaren faktorea, kontuan hartu behar diren irizpideak denbora aldetik, irakaskuntzan gero eta gehiago erabiltzen diren plataforma digitalak, gehiegizko pantailen erabilerak izan ditzakeen ondorioak, gero eta gehiago entzuten ditugun hitz batzuen inguruko hausnarketa (adimen artifiziala, Industria 4.0 eta beste batzuk).