Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Prestazio batzuen erreforma integralak onartu ditugu, egungo gizarte-errealitatera egokituz”
LagunAroko Kontseilu Errektoreak zenbait erabaki-proposamen helarazi Ohiko Batzar Nagusiari, aldez aurretik kooperatibei bidali ondoren. Atzoko Batzar Orokorrean proposamen guztiak onartu ziren.
Berrikuntza nagusiek alarguntasun eta zurztasun pentsioei eragiten diete, garai berrietara egokitzeko birformulatu baitira. Denboraren poderioz, gizartea eboluzionatuz joan da, eta beste familia egitura eta errealitate berriak agertu dira, hala nola izatezko bikoteak, guraso bakarreko familiak, banantzeak eta dibortzioak, etab.
LagunAro, EPSVko idazkari nagusiak adierazi bezala, oro har, erakundearen datuak positiboak izan dira, eta kaudimena ere indartu da. Hala ere, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra-gatazkaren ondorioz, onartu du finantza-panorama osoa aldatu dela, batez ere lehengaietan eta energia-sektorean, eta adi egon beharko dugula aurrerantzean izan daitezkeen gertakarien aurrean.
- Informazio gehiago:
Estatutu eta erregelamendu aldaketak
- Batzar Nagusiko argazki gehiago:
https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums
- LagunAro egoera ekonomikoa 2021: