“Oso momentu berezia bizi du euskarak eta, harrotasunez, lortu duguna ospatzeko garaia da”

Euskara da bigarren podcastaren hizpide. Bi gonbidatu bildu ditugu mahaiaren bueltan: Javier Marcos eta Javi Santos. Euskarak beraiengan sortzen dituen sentsazio eta emozioetaz aritu gara.
Card image cap
2020/12/03

TU Lankideren podcast atala

Javier Marcos, MONDRAGONeko Komunikazio arduraduna da, eta Javi Santos, MONDRAGONeko Gizarte eta Lan Harremanen arduraduna. Baina oraingoan lan kontuak alde batera utzi eta euskara izan da berbagai. Biak ikasi zuten euskara etxetik kanpo, eskolan, lagun artean eta Javi Santosen kasuan, euskaltegian. Egun, euskaraz bizi dira.

Biak hartzen dute parte aurtengo Euskaraldian, ahobizi dira. Oso presente dute euskara egunerokotasunean: lanean, etxean, seme-alabekin, aisialdian... Honetaz guztiaz mintzatu dira eta bat datoz aipatzen dutenean kontzientzia hartzea dela funtsezkoa, euskaraz eroso sentitzea, babestuta, komunitatearen parte, harrotasunez.

Entzun: Javier Marcos eta Javi Santosekin podcasta.