Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
“Munduko garraioaren %60tik gora egiten da itsasoz, eta azken urteotan horren prezioak hirukoiztu dira”

Hornigaien krisiak eta mundu mailan logistika katean izaten ari den korapiloak herrialde harekiko dagoen dependentzia izugarria utzi du agerian. Itsaso bidezko garraioaren prezioak hirukoiztu egin dira, hainbeste hornigai mugitzeko nahiko ontzirik ez dagoelako.
Autogintzan, jostailu sektorean, elikagaietan, gero eta sektore gehiagotatik ari dira ohartarazten hornigai eskasiaz eta prezioen igoeraz. Pandemia osteko kontsumoaren gorakadak eragin du, neurri batean, logistika katearen ezina. Baina sakoneko bestelako arazoak bistaratu dituela azaldu dute adituek "Faktoria" saioan. Besteak beste, Txinarekiko menpekotasuna.
Itsasoz mugitzen dira munduko merkantzien % 60tik gora. Eta bertan antzematen dute gehien arazoa, Mondragon Korporazioko Ategi erosketa gune zentralizatuan, Mireia Sagardia logistika eta garraio zuzendariaren arabera. Prezioak hirukoiztu ere egin dira pandemiaz geroztik. Pandemia aurretik lehengaiak eta hornigaiak eramateko ontzi bat baino izaten ziren prest; orain, lehia dago ontzi bat kontratatu ahal izateko.
Entzun elkarrizketa osorik: