Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
“Minutu bat egunero”, pobrezia desagerrarazteko pauso bat
On line egingo den kanpaina bada ere, Oñatiko Ulma kooperatiban hasita, astero astero kooperatiba ezberdin batera eramango da kanpaina langileak pausoa ematera animatzeko.
Biztanleriaren %1ak ia mundu mailako aberastasun osoaren ia erdia du, 1.200 milioika pertsonek euro bat baino gutxiagoren truke lan egiten duten bitartean. Ezbairik gabe, hori onartzen duen mundu batek arazo larria du. Geldirik egon gaitezke arazo honen aurrean; edo, aitzitik, gure eskuetan dagoen guztia egiten saiatu, nahiz eta keinu txikiak izan. Azken hori da Mundukidek proposatzen duena “Minutu Bat Egunero” kanpainaren bitartez.
Egunero 8 ordu igarotzen ditugu gure lanpostuan, 480 minutu zehatzago izateko. Mundukide GKEak 1999tik egiten du lan Mozambike, Brasil eta Kubako milioika pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko. Oraingoan, egunero lan egiten ditugun 480 minutuetatik minutu bakarrari dagokion soldata xedatzea du helburu, orain arte Fundazioak egindako lanak jarraipenerako laguntza izan dezan.
www.unminutoaldia.org webgunearen bitartez, edonork izango du beste pertsonei hilean behin eman nahi dien emaitza kalkulatzeko aukera.
Mundukidek bazkideak erakartzeko kanpaina hau jarri du abian, datorren astelehenean, hilaren 17an izango den Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Egunaren bezperetan, helburu birekin:
- Gizartea sentsibilizatu egindako keinu txikiekin, denok aldaketa handiak lortu ditzakegula. 1.200€ irabazten duen pertsona batek, eta minutu bat egunero emateko prest dagoenak aukera berak izan ez dituen bati soilik 2,5€ emango dizkio hilean. Edonola ere, pertsona asko ekintza horretara batzen badira, mundua aldatzeko aukerek gora egiten dute nabarmen.
- Mundukideri Mozambike, Brasil eta Kubako pertsona gehiagoetara heltzeko bazkideak lortu nahi ditu, bertakoen oinarrizko baldintzak ziurtatu eta lana egiteko aukera izan dezaten, lana baita bizitza askoren aldaketarako motorra.