“Marokoko suteen aurkako sektoreko enpresa erreferentea gara”

Sidi Mohamed Alaoui. ONDOAN Maroc-eko eta MMSA taldeko CEO-a
Card image cap
2025/02/10

Marokoarra jatorriz, industria-ingeniaritza ikasi zuen Madrilen. Ondoan Maroc-eko presidentea da, azken bost urteetan bilakaera ikusgarria izan duen enpresa. Ondoanen bidez, MONDRAGON ezagutu zuen eta miresmena adierazten proiektu honekiko; “MONDRAGONek Marokon duen enbaxadore ona naiz” gehitu du.

Ondoan kooperatibak Zamudion (Bizkaia) du egoitza, eta ingeniaritza eta instalazio, ingurumen eta energia aholkularitzako jarduerak egiten ditu. Azken urteotan, gainera, jarduera eremu berrietan inbertitzen ari da, hala nola energia berriztagarrietan – URVENen parte hartze nagusia hartu du, markesina fotovoltaikoen proposamen bat garatu duen enpresan.

Nazioarteko merkatuetan presentzia izanik, Ondoan Maroc bere sozietate partaidetuetako bat da – Ondoan Egypt eta Ondoan Mexikoz gain – eta bere enpresa-dinamikan aktiboenetako bat. Sidi Mohamedek bilakaera horren xehetasunak eta etorkizuneko planak kontatu dizkigu.

Nola eta noiz sortu zen Ondoan Maroc proiektua?

Suteen aurkako ingeniaritzarekin lotutako enpresa bat sortzeko beharra zegoen, lan mota hori egin zezaketen enpresen falta nabarmena zegoelako. 2016an ezagutu nuen Ondoan, eta Marokoko negozio aukerak aztertu genituen. Hasieran bi pertsona baino ez ginen; gaur 180 gara eta urte honen amaieran 200 izango gara. 2017an lehen proiektua lortu genuen, 3,5 milioikoa, eta aurten 40 milioi euro inguruko fakturazioa osatuko dugu. Orain suteen aurkako sektoreko enpresa erreferentea gara Marokon.

Eta beste aukera motza batzuk aurreikusten dituzue?

Bai, eta abiapuntua gure jendea da. MONDRAGONen eredua inspirazio iturri izan zaigu zentzu horretan. Gure pertsonen alde egitea eta haien trebakuntzaren eta garapenaren alde egitea, funtsezko alderdia izan da. Ondoan S.Coop.etik, Francisco Javier Martín edo Igor Romeo, eta Ondoan Marocetik, Mohamed Ait Faria edo Hasnaa Kharraz bezalako pertsonak, batzuk nabarmentzearren, ezinbestekoak izan dira Marokon proiektua eraikitzeko. Hain zuzen ere, beste jarduera mota batzuk garatu ditugu, hala nola suhiltzaileen kuartelen diseinua eta eraikuntza, eremu industrial eta kimiko oso kritikoetan. Ondoan Academy ere sortu dugu.

Oso harro gaude proiektu hontaz, 1.200 pertsona baino gehiago prestatzen baititugu segurtasunaren, higienearen eta ingurumenaren arloan. Proiektu honetan, gure jendearen eta bezeroen langileen ongizatea ere lantzen dugu.

Gainera, energia sektorean parke fotovoltaikoen instalazioekin hasi gara eta dagoeneko hiru ziurtagiri oso garrantzitsu ditugu: ISO 9001 (kalitatea), ISO 14.001 (ingurumena) eta ISO 45.000 (lan arriskuak).

Zer ematen dizue Ondoan eta MONDRAGONek?

MONDRAGONen ideia mundu guztiari gustatzen zaion ideia da. Gure bezeroen top managerrak gonbidatu ditugu Ondoan S. Coop. eta Korporazioa bisitatzera, eta mundu guztia pozik eta harrituta dago MONDRAGONen ideiarekin: gaitasunak, askotariko negozioak, pertsonak, elkartasuna, elkarri laguntzea… Izan ere, Ondoan S. Coop.ek, enpresa nagusi gisa, babes osoa eman zuen covid garaian, adibidez, jarduera erabat gelditu zen garaian. Oso eskertuta gaude horregatik, eta hori dela eta Ondoanekin lankidetzan ari gara Marokon negozio berriak martxan jartzen saiatzeko, adibidez, klimatizazioa, diziplina historikoa baita Ondoan-en eskaintzaren barruan, eta oraindik ez dugu gauza handirik egin Marokon.

Gainera, MONDRAGON markak Ondoan Marokon sartzen lagundu zuen, izen ezaguna eta fidagarria delako, eta negozioak egiteko orduan gauzak errazten ditu.

Eta duela gutxiko bisita hau, zer moduz joan da?

Hausnarketa bat egin dugu MONDRAGONi modu estrukturalago batean Marokon ordezkaritza bat izateko laguntzaren inguruan, eta taldeko beste enpresa batzuetarako proiektuen kaptazioak hasteko. Ondoan enpresaren esperientzia oso emankorra izan da, eta agian beste enpresa batzuetara zabaldu daiteke.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena