Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
“LABORAL kutxa” logo berria aurkeztu dute
Entitatearen Batzar Nagusian ofizialki aurkeztu ondoren, apirilaren 27an, hasiko da erabiltzen “LABORAL Kutxa” marka berria. Pixkanaka azalduko da komunikazio-elementuetan: errotuluak, merkataritza-paperak, txartelak, publizitatea… Horien adibide batzuk erantsi ditugu.
Logoa egiterakoan, kontuan hartu dute bi entitateak gogora ekarri behar dituela, bai horien koloreak bai horien izenak. Izena sinplifikazio naturala, laburra eta arina da. Bi entitateen erreferentziak hartzen ditu. Horregatik, erraz ezagutuko dute jatorrizko entitateetako bezeroek eta publiko orokorrak.
Semantikaren ikuspegitik, “laboral” hitzak alderdi positiboa ematen du aditzera (profesionala, lana, ahalegina, eraginkortasuna) eta “kutxa” hitzak nortasun euskalduna adierazten du zuzen-zuzenean.
Logoak bi kreditu-kooperatiben gama kromatikoen osagaiak hartu ditu, kolore horiek oso bereizgarriak baitziren sektorean. Hala, jatorrizko bi entitateen kolore nagusiak batuta, banka kooperatiboaren sinboloa den elkargunea irudikatu du.
“LABORAL Kutxa” izen korporatiboarekin batera, sukurtsaletako errotuluen ezaugarri bereizgarrietako bat “Banka Kooperatiboa” erreferentzia izango da. Banka egiteko dagoen beste modua identifikatu nahi dugu horrela, eredu kooperatiboa, bi entitateek bat egin aurretik jada erabiltzen zutena.
Proiektu kooperatiboa
Iazko martxoan eman zuten Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko elkarrizketen hasieraren berri. Bi kooperatibek proiektu komunaren aldeko apustua egin zuten, kooperatibismoaren balio eta printzipioetan oinarritutako banka-eredua bultzatzeko helburuarekin.
Integrazioak sendotu egin du euskal kreditu-kooperatiba berria: Euskal Herriko bigarren finantza-entitate nagusia eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba da. Gainera, bere posizioa indartu egin du, batez ere Bizkaian eta Araban. EAEko 750.000 herritar baino gehiago dira kooperatibaren bezero. Guztira, 1.300.000 bezero ditu Entitateak.
Aliantzaren bidez indartuko den gizarte-ekonomiako proiektu kooperatibo honen oinarriak pertsonen parte-hartzea eta inplikazioa dira, eta helburuak bezeroen gogobetetasuna eta ingurunean aberastasuna eta enplegua sortzea. Banka egiteko eredu alternatiboa da, izateko eta gauzak egiteko beste modu bat. Horren oinarriak barruko eta kanpoko lankidetza eta gizartearekin dituen sustraiak eta konpromisoa dira.
Agertoki berri horretan, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak hainbat balio jarriko dituzte proiektuan, hala nola inplikazioa, erantzukizuna, parte-hartzea, gizarte-eraldaketa, lankidetza eta autokudeaketa.
Finantza-sistemaren berregituraketaren aurrean, integrazioak “banka egiteko beste modu bat” finkatu nahi du, erantzun alternatiboa eman, proiektuaren jabe diren lan-bazkideak euskarri dituena. Proiektuak bultzatu egingo ditu pertsonen balioa eta kudeaketaren demokratizazioa, gizartearekin konprometitutako banka arduratsuaren irizpideetan oinarrituta.