Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
"Egiptoko lantegiak etorkizunerako aukera berriak zabalduko dizkigu"
Noiztik dihardu Coprecik Egipton?
Copreci 2010az geroztik ari da lanean Egipton, eta ordutik Egiptoko merkatua hazten ari da urtez urte, eta etorkizunerako aurreikuspenak oso onak dira.
Ekoizpen planta berria zuen apustua sendotzen saiatuko da?
Egipto herrialdearen industrializazioaren aldeko apustu sendoa egiten ari da, eta, zehazki, bere lurraldean etxetresna elektrikoen fabrikatzaileak (lerro zuria) ezartzearen aldekoa.
Zuen tokiko bazkideei buruz hitz egiguzue. Nor dira Fresh Electric, EBDA eta El Araby?
Fresh Electric etxetresna elektrikoen fabrikatzaile egiptoar handiena da. Araby, bestalde, Egiptoko txikizkako banaketa-kate handiena da, eta fabrika propioak ere baditu (etxetresna elektrikoen fabrikak barne). Eta EBDA Egiptoko negozio garapenerako agentzia da, herrialdean negozio berriak sustatzen dituena.
Zein zen Copreciren harremana Fresh Electric, EBDA eta El Arabyrekin? Akordio horrek erlazio hori aldatuko du?
Orain arte, Fresh eta El Arabyrekiko harremana enpresa-harremana zen, bezero-hornitzaile tipikoa, baina esan genezake Freshekin elkarrenganako konfiantzazko harreman bat garatu zela azken urteetan, negozio hutsetatik haratago zihoana eta ikuspegi komunak partekatzen genituena.
Akordio horren bidez, lau enpresen arteko loturak sendotu egingo dira, eta harreman komertzial batetik, bazkide-harreman batera igaroko gara. Harreman horretan bakoitzak bere ezagutza bereizgarria emango du. Guk gure industria-eskumenak emango ditugu, eta gure tokiko bazkideek, berriz, herrialde honetan industrializatzeko moduan gidatuko gaituzte (pertsonen kudeaketa, giza taldeak, tokiko kualifikatuak, tokiko kultura, tokiko logistika, tokiko araudia...). EBDAk prozesu administratibo eta burokratikoekin lotutako guztian lagunduko digu, herrialde horietan gai konplexua izaten baita.
Gainera, lotura horrek tokiko merkatua hobeto ulertzen lagundu behar dizue.
Zalantzarik gabe. Tokiko fabrikatzaileek aukera berriak garatzeko dituzten beharrak ulertzen lagunduko digu. Ez gara lehen urrats horrekin konformatzen. Egipton etxetresna elektrikoen industrian gertatzen ari diren premia gero eta handiagoei erantzuteko asmo handiagoko proiektu bat garatzea dugu helburu.
Zein dira ezarpen berriaren ezaugarriak?
4.000m2-tik gorako ezarpenarekin hasiko gara, eta 2023an 15 milioi gas-balbula fabrikatzeko ahalmena emango diogu. Lantaldeari dagokionez, Copreciko langileak arduratuko dira lantegiko teknika arloaz eta zuzendaritzaz.
Zer hazkunde aurreikuspen daude Egipton datorren urterako?
Hain globalizatuta eta elkarri lotuta dagoen merkatu batean, zaila da herrialde bateko hazkundeei buruz hitz egitea haren eragin globala ikusi gabe; izan ere, leku batean handitzeak beste batean behera egitea ekar dezake, produkzio-lokalizazioan izandako aldaketen ondorioz. Egungo merkatuen berezko aldakortasuna bistatik galdu gabe (Covid, Ukrainako Gerra, energia-krisia). Tokiko merkatuari begiratzen badiogu, Egipto MENA (Middle East and North Africa) eremuko herrialde arabiarrentzat ekoizpen-gune bihurtzen ari da. Biztanleriaren hazkunde handia duten lekuak, non etxetresna elektrikoen sarpena oraindik nahiko txikia den, baina hazkunde handia eta, logikoa denez, etorkizunerako potentzial handia dutenak.
Ikuspegi globalago horretatik, Egiptoko plantak epe laburrerako hazkundeak eta luzerako aukera berriak ekarriko dizkigula ikusten dugu. Espero dugu ezarpen horrek fabrikatutako balbulen bolumena nabarmen handitzea ekar diezagukeela. Hala ere, gure ezarpenen inpaktua ez dugu soilik zuzeneko salmentetan neurtzen, baita bezero globalei ematen diegun zerbitzuan ere, fidelizazioan eta negozioan gauzatzen dena.