Mikel Orobengoa: “Krisialdiak apaldu egin du ekintzaile izateko grina”

BAC egitasmoak MONDRAGON Korporazioaren baitan ekintzailetasuna eta proiektu zein negozio berriak sustatzea du helburu. Mikel Orobengoa da egitasmoaren bultzatzaile nagusietako bat.
Card image cap
2016/12/05

Berriki, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Enpresarean ekitaldian parte hartu zuen, ekintzailetasun eredu ezberdinen arteko solasaldian.

Enpresa berri bat aurrera eramateko ez da soilik apustu teknologia behar, trebetasun komertziala ere oso garrantzitsua da

Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?

Ikuspegi ezkorra daukat. Krisialdiak apaldu egin du ekintzaile izateko grina. Euskadin azken bost urteotan Ekintzailetzaren Tasa Aktiboa 4,5 puntura jaitsi da eta barne ekintzailetasunak ere nabarmen egin du behera. Krisiaren ondorioz euskal gizartea oso kontserbadorea bilakatu da eta ekintzailetasuna bere unerik txarrenean dago.

Ikuspegia falta da?

Ez dago ekintzailetasuna sustatzeko estrategia orokorrik. Eskolatik hasi eta unibertsitatera arte ekintzailetasuna sustatu beharko litzateke eta ez da egiten. Ez dago venture-capital (Arrisku Kapitala) enpresa indartsurik. Kutxek eta bankak ez daukate arrisku kapitala sustatzeko joerarik. Ikuspegi orokorra falta da; hezkuntzan, administrazioan, enpresetan eta orohar gizartean eragiteko. Kohesio handiagoaz eta iparra argi izango duen estrategia konpartitua falta da.

Elkarrizketa bere osotasunean abenduko TU lankiden, 599.zenbakian.

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa