Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Balioan jarri beharreko berezko elementuak ditugu iraunkortasunaren arloan eta baita erronka berriak ere”
Ibon Antero, MONDRAGONeko Iraunkortasun eta Eraldaketa Sozialaren arduradunak azaltzen duen bezala, iraunkortasuna ez da sektore jakin bati eragiten dion zerbait, kooperatiba txiki eta ertainek ere kontuan hartu behar duten zerbait da.
Gaurko erabakiek etorkizuna baldintzatuko dute. Iraunkortasuna zeharkako elementu bat da, eta zuzenean eragiten die hainbat arloei, hala nola ingurugiroa, gizartea zein ekonomiari. Erronka handia da, beraz, enpresetako agendetan.
Horretaz aritu dira mahainguru honetan lau protagonista, Nerea Erreparaz kazetariak moderatua:
- Rosa Caravell, Eroskiko zuzendaria;
- Iker Alberdi, Korporazioko Eraikuntza Dibisioko zuzendari nagusia;
- Ibon Antero, MONDRAGONeko Iraunkortasun eta Eraldaketa Sozialaren arduraduna;
- eta Xabier Egibar, Laboral Kutxako zuzendari nagusia.
Honako hauek dira, aipatzen diren aspektu batzuk, protagonisten esanetan:
- Rosa Caravell: "Eroskin, iraunkortasunarekin lotzen den estrategia 10 konpromisotan egituratua dago, eta gure estrategia gidatzen duten konpromisoak dira".
- Iker Alberdi: "iraunkortasuna oso lotuta dago kooperatiben lehiakortasunarekin, zalantzarik gabe".
- Xabier Egibar: "kontuan izan behar dugu banketxe eta finantza sistema mugituko dela eta bere fluxu horiek bideratuko dituela iraunkortasuna lantzeko".
- Ibon Antero: "Iraunkortasunak aukera eta erronka berriak dakartza eta hori guztia jasotzen du gure 2021-2024 Politika Sozioenpresarialak.