“Injustiziak gorroto ditut”

MLAKOOP kooperatiban soluzio integralak sortzen dituzte talentua eta formakuntzaren esparruan. Negozio berri bat garatzen ari dira talentuaren erakarpenaren eta garapenarekin lotuta, eta negozio horren garapenean buru-belarri lanean ari da Maria Ruiz.
Card image cap
2025/01/28

Ze erronka duzu eskuartean?

Talentuaren erakarpenaren negozio honetarako guk kudeatzen dugun Universidad Mondragón Mexico gakoa da, erakarriko dugun talentu profesionala LATAMetik datorrelako. Gure helburua da enpresekin lan egitea bertako profil profesionalak (talentua) hemengo enpresetara ekartzeko. Lan taldea orain dela urte eta erdi hasi zen gai honetan eta ni aurtengo irailean integratu nintzen euren lantaldean. Denbora gutxi izan arren, feedbacka oso ona izan da. Lantalde oso ona daukagu, bai MLAKOOPen eta baita Universidad Mondragón Mexicon ere. Negozio honetatik ikusi dira beste negozioetara eraman daitezkeen beste erronka eta indargune batzuk ere.

Gaua ala eguna?

Eguna. Pandemian mugatuta egon ginen eta denok behartuta egon ginen egunez planak egitera, eta horrek pixka bat indartu zuen eguna aprobetxatzeko ohitura. Asteburuan paseo bat eman, poteotxo bat eta bazkari on batekin borobildu. Hori da niretzat planik ederrena.

Aperitiboa edo bazkalostea?

Aurreko galderarekin lotuta, aperitiboa nahiago.

Gazia ala gozoa?

Gazia. Tortilla pintxoa munduko onena da niretzat.

Dantzatu ala abestu, edo biak?

Biak oso gustuko ditut, baina esaten didate oso gaizki abesten dudala. Hortaz dantzatzearekin geratuko naiz.

Filmak zineman edo plataforma digitaletan?

Zinema aretoetan nahiago. Txikitan gurasoekin asko joaten nintzen eta aukera dudan guztietan joaten naiz zinemara gaur egun ere.

Liburuak paperean edo digitalean?

Paperean, istorioan murgiltzeko aukera ematen dit.

Uda edo negua?

Uda. Hondartza asko gustatzen zait eta baita beltzaran jartzea ere (barreak).

Trena ala hegazkina?

Hegazkinez urrunago iritsi naiz eta hegazkina aukeratuko nuke.

Audioak edo idatzizko mezuak?

Audioak. Eta gainera podkastak izaten dira. Lagunekin bizitzako puntu honetan zaila da elkartzea eta horregatik harremanetan jartzen garen bakoitzean podkastak izaten dira.

Lanerako tresna bat.

Ordenagailu eramangarria.

Erronka pertsonal bat?

Gaur egun daukadan zoriontasuna, poza, lasaitasuna eta ongizate sentsazio hori betirako izatea.

Erronka profesionala?

Daukagun talentuaren erakarpen eta garapenarekin lotutako negozioa jasangarri eta arrakastatsu egitea.

Kooperatiba bat?

MLAKOOP, noski, zalantzarik gabe.

Ohitura on bat?

Egunero paseotxo bat ematea, berandu bada ere.

Bizitzarako aholku bat?

Ez arduratu kontrolatu ezin duzun gauza horiengatik. Eta, zorionez, bizitzan ezin dela dena planifikatu.

Amets bat.

Injustiziak gorroto ditut, bai maila profesionalean eta bai maila pertsonalean ere. Nire ametsa da injustizia ezaz aritzen diren guztientzat ondorioak egotea.

Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan