Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Ingurumen-araudi iraunkorragoen alde egindako apustuari erantzuten dio gure gaur egungo Kideren posizioak”
Hotzaren sektoreak, industriako gainerako sektoreek bezala, ingurumena zaintzeko araudi gero eta zorrotzagoak ditu. Alternatiba iraunkorragoetarako trantsizioa errealitate bat da: Ingurumenaren kezkari erantzunez, hotzaren-industria alternatiba iraunkorragoetarako trantsizioan lanean aritu da. Otsailean onartu zen araudi berria, F-Gas izenekoa, eta 2025eko urtarrilean sartuko da indarrean.
Araudi berriak hoztz-ekipoen, aire girotuaren eta bero-ponpen fabrikatzaileei eragiten die, eta, beraz, Kideri. Progresiboki, 2025 eta 2030 urteen bitartean, Europan ezingo dira saldu 150 PCA baino gehiagoko gas fluordunak erabiltzen dituzten aparatu/instalazio berriak. Halaber, debeku berriak ezartzen dira aire girotuko aparatuetarako, bero-ponpetarako eta hoztemakinetarako.
Nola eragiten dio arau-aldaketak Kideri?
Duela bi urtetik hona, une honetarako prestatzen aritu gara. Ziur gaude etxeko lanak oso aurreratuta ditugula, baina badakigu trantsizioa iraupen-lasterketa bat izango dela.
Otsailean araudia onartu zen eta 2025eko urtarriletik aurrera eragin handia izango du sektorean. Kidetik, egokitzen jarraituko dugu, bai instalazio berrien fabrikazioan, bai gaur egungo instalazioen egokitzapenean, hozgarri birsortuak erabili beharko baitituzte. Jakina, gure ekipoak PCA baxuko hozgarrietara egokitzen jarraitu behar dugu, atmosferara isurtzen diren CO2 tonak gero eta txikiagoak izan daitezen. Lerrokatuta gaude 2050ean kuoten murrizketen balio hori 0 izan dadin.
“Duela bi urtetik hona, une honetarako prestatzen aritu gara. Ziur gaude etxeko lanak oso aurreratuta ditugula, baina badakigu trantsizioa iraupen-lasterketa bat izango dela.”
Araudia Europar Batasunean sartuko da indarrean, ezta?
Bai, hala da. F-Gas araudiak Europar Batasunari eragiten dio. Asian eta Amerikan araudia askoz ere laxoagoa da, baina, era berean, uste dugu eraginkortasun energetikoaren zigilua ondo ikusita dagoela maila globalean.
Nola egiten dio aurre Kidek testuinguru berri horri?
Gure ekipoak berriro diseinatu behar izan ditugu A2L hozgarriekin (PCA < 150) lan egiteko moduan egon daitezen, eta, horrez gain, R-290 hozgarriarekin (PCA = 3) lan egiteko prest dauden produktu- sorta berri bat merkaturatu behar izan dugu.
Gure ekipo-tipologiaren arabera, uste dugu hori dela bidea, edo horiek direla merkatuan dauden instalazio guztietara edo gehiengo handi batera egokitu daitezkeen soluzioak.
Hotz-zirkuituko osagai guztiek hozgarri sukoiekin lan egiteko aurreikusita egon behar dute. Gure ekipoak berriz diseinatzerakoan, kontuan hartu behar izan dugu hozgarriaren karga murriztea, aireztapena ziurtatzea ihesa gertatuz gero hozgarria metatu ez dadin eta, aldi berean, kaxa elektrikoa hozteko zirkuitutik isolatzea. Gainera, produktuaren katalogo osoa egokitu dugu: monoblock eta split ekipo komertzialetatik hasi eta hozkailu eta lehortegi industrialetaraino.
Lehen aipatu dudan bezala, erronka berri honi anbizioz eta etxeko lanak ondo egin ditugulako sentsazioarekin aurre egiten diogu, baina baita trantsizio prozesu konplexu batean egunero gogor lan egiten jarraitzeko beharrezkoa den apaltasunarekin ere.
“Lehen aipatu dudan bezala, erronka berri honi anbizioz eta etxeko lanak ondo egin ditugulako sentsazioarekin aurre egiten diogu, baina baita trantsizio prozesu konplexu batean egunero gogor lan egiten jarraitzeko beharrezkoa den apaltasunarekin ere”
Zein da zuen lehiakideekiko aldea?
Hasiera batean, merkatua uzkur samarra izan zen aldaketa horren aurrean, baina gaur egun egoera leheneratu egin da, eta gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu, A2L eta R-290 hozgarriak barne. Gure aldetik, hasieratik argi izan dugu A1 hozgarrietatik A2L eta R-290 hozgarrietara igaro behar genuela. Datuek trantsizio hori bermatzen dute, eta ziurta dezakegu Kideren eskaeren % 50 gaur egun PCA baxuko hozgarriekin egiten direla. Duela bi urtetik hona, eskaria % 5etik % 50era igo da, eta joera hori 2025ean % 75era haziko dela susmatzen dugu. Gainera, bezero asko ditugu jada soilik instalazio jasangarrienak saltzen dituztenak. Instalatzaileen gremioaren barruan, F-Gas eta ingurumenari buruzko kontzientzia hazten doa.