Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
“Hemengo aberatsok ari gara klima hondatzen”
Beñat Arzadun Olaizola, oreretarra, igeniaria da eta 20 urte inguru daramatza Mundukiderentzat lanean, Mozambikeko iparraldean. Duela bost bat hilabete itzuli zen etxera, Euskal Herrira, eta oraindik Mozanbikeko ikuspuntua kendu barik, gaur egungo zenbait gairen inguruko iritzia eman digu.

Hogei urte inguru eman ditu Arzadunek Mozanbikeko iparraldean. Mundukideren laguntza lurralde hartako hamar mila bat nekazarik jasotzen dute eta ekoizpena hobetzeko teknikak irakasten die kooperanteak.
Mendebaldera itzuli berritan, munduko gune pribilegiatura, zer pentsatua eman digu gaurkotasuneko zenbait gairen eta gure bizimoduaren inguruan: migrazioa, desberdintasun ekonomikoak, aldaketa klimatikoa eta kooperazioa, besteak beste.