“Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
Eneko Bidegain, Ikus-Entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikerlariak azaltzen digu zergatik landu duten proiektua, erabilitako metodologia eta atera dituzten emaitzak.
Nerabeak eta sare sozialak aztertu duzue. Zergatik eta zertarako?
Helburua, 15-16 urteko gazteek sare sozialak eta gailuak nola erabiltzen dituzten ikertzea izan da: onurak eta kalteak. Modu berean, gomendioen zerrenda diseinatzea izan da helburua, praktika onen gida bezala. Horretarako, Gipuzkoako hainbat ikastetxeetara joan gara eta Lapurdiko bi ikastetxe ere hartu ditugu kontuan, nolabaiteko konparaketa egiteko.
Emaitzak baloratzeko orduan, sorpresarik hartu duzue?
Neurri baten, bai! Gehienok pentsatzen dugu gazteek sare sozialen eta orohar, gailu mugikorraren erabilera desegokia egiten dutela. Baina atera dugun pertzepzio orokorra da sare sozialek desabantailak baino onura gehiago ematen dizkietela gazteei.
Harremanei buruz, gauza oso interesgarriak atera dira ikerketan.
Datuak kontuan hartuta, zeintzuk dira sare sozialak egoki erabiltzeko gomendio edo proposamenak?
Hasteko, gailuak euskaraz konfiguratu daitezkeela azaldu behar zaie nerabeei, baina baita helduei ere.
Elkarrizketa osoa martxoan argitaratuko den aldizkarian publikatuko da.