Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Automozio osagaiak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Jabetza intelektuala
Muntaketa automatikoaren sistemak
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
“Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan”
Zortzi kooperatibaz osatutako taldea da Fagor: Onnera, Fagor Elektronika, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Galbaian, Copreci, Mondragon Assembly eta Fagor Ederlan. Duela 60 urte sortua Debagoiena eskualdean, Euskal Herriko kooperatiba industrial handiena da Fagor Taldea, ia 11.000 langile dituena. Makina-erreminta, automatizazioa, automozioa eta ostalaritza dira, besteak beste, taldeko kooperatiben jarduera esparrua. Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide.
‘Orain dela 50 urte Euskara Batzordeak hasi ziren martxan. Eta orain dela 25 urte Euskara Planak izan ditugu urtetik urtera. Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.’
Nazioartekotzea hizpide hartuta, San Martínek azaldu duenez “Fagor Taldea 18 herrialde desberdinetan dago, mundu osoan gaude gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eman nahian.”
Kooperatiba talde honek Fagor 2023 iraunkortasun estrategia du, bost ildo nagusi dituena: “gure negozioak eraldatzea, gobernantza eredu demokratiko bat garatzea, enpresa kultura aurreratu bat garatzea, gure produktu eta ekoizpen prozesuek ingurugiroan sortzen duten inpaktua murriztea eta gizartearen autoeraketa sustatzea. Iraunkortasun plan honek bidea markatzen digu eta lurralde eta komunitate honetarako hurrengo pausuak bideratzen laguntzen digu.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko
Euskarari buruz hitz egiterakoan Javier San Martinek ziurtatu du euskararen presentzia oso handia dela Fagor Taldean betidanik: ‘Orain dela 50 urte Euskara Batzordeak hasi ziren martxan. Eta orain dela 25 urte Euskara Planak izan ditugu urtetik urtera. Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.’
INDEUSi buruz esan du ‘Aukera ematen digu ikusteko ez gaudela bakarrik munduan, gure erronkak eta besteen erronkak antzerakoak direla, zailtasunak antzerakoak.’ Fagor Taldea INDEUS kidea da 2022.urtetik.
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Automozio osagaiak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Jabetza intelektuala
Muntaketa automatikoaren sistemak
Nazioarteko enpresa taldea.