Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Etorkizuneko joerak eta estrategia" aztergai
Datorren maiatzaren 14an izango da hitzaldia, Enpresagintza fakultatean, Oñatin.

Maiatzak 14an beFORE (BEcoming Future-ORiented Entrepreneurs in universities and companies) proiektuaren inguruan, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ekitaldi bat antolatu du honako izenburuarekin: Nola eragiten dio etorkizunak zure negozio eredu eta gaur egungo estrategiari?
Landuko diren arloak honakoak izango dira:
- Zergatik da garrantzitsua etorkizuneko ikuspegia.
- Etorkizuneko joerak: nola aplikatu prospektiba zure negozioan.
- beFORE proiektua: ekintzaileak etorkizuneko ikuspegiarekin.
Hitzaldiaren datuak:
- Tokia: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean (Oñati)
- Eguna: maiatzak 14, 14:00etatik 16:00etara.
- Nori dago zuzenduta: ekintzaile, empresa, ikasle, irakasleak.
- Hizlariak:
- Ibon Zugasti, Prospektiker-eko zuzendaria. Prospektiker enpresa aditua da prospektiba eta plangintza estrategikoan
- Jon Aldazabal, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatekoa. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak enpresei laguntzen die beren negozio ereduetan berrikuntza txertatzeko prozesuetan.
Etortzeko interesa dutenek, maiatzak 10a baino lehen hona idatzi beharko dute: iurcelay@mondragon.edu