Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
“Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
Iritsi dira jada Bexen medical-ek Hernanin dituen kudeaketa eta biltegiratze instalazioetara Covid-19aren kontrako txertoen aurreneko 16 mila dosiak. MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen kooperatibak bere instalazioen ezaugarrien berri eman nahi izan du. 30 milioi dosi biltegiratzeko gaitasuna izango du Bexen medical enpresak Hernani, Santiago eta Madrilgo egoitzetan. Hala, txertoa erabiltzen den bitartean jarraitu behar duen mantentze prozesua bermatzen du Bexenek.
Hernanin, gizakien erabilerarako botiken biltegiratze baimendua du Bexenek, guztira 10 ultra-izozkailu ditu 10 milioi dosi biltegiratzeko gaitasunarekin, eta urtarrilaren amaierarako beste 20 ultra-izozkailu instalatuko dituzte. Stirling marka amerikarreko ultra-izozkailuak dira, oso bereziak, hotzaren maila egokitzeko gai direnak, -20 gradu zentigradotik -80ra.
Hernanin guztira 10 ultra-izozkailu ditu 10 milioi dosi biltegiratzeko gaitasunarekin, eta urtarrilaren amaierarako beste 20 ultra-izozkailu instalatuko dituzte.
Horrela, aukera du Bexen medicalek bai Pfizer etxeko dosiak kontserbatzeko (-80 gradura) eta baita Modernakoak kontserbatzeko ere (-20ra). Bexen medical, era horretan, biltegiratze eta banaketa baldintza egokienak eskaintzen dituen enpresa bilakatu da, edozein txerto kontserbatzeko aukera eskaintzen baitu, sei hilabeteko bermea eskainiz.
Trazabilitatea eta segurtasuna
Txertoen trazabilitatea ere oso garrantzitsua da, hala ezinbestekoa da jakitea non eta zein egoeratan aurkitzen den txertoa uneoro eta Bexen mendicalek monitorizazio aukera eskaintzen du uneoro jakiteko txertoaren tenperatura eta kokapena.
Era berean, segurtasun eta bermea erabatekoa izateko, ultra-izozkailuak martxan mantentzeko moduko talde elektrogenoa eskaintzen du, bost egunetarako, eta baita suteen kontrako sistema ere. Hori guztia, segurtasun handiko instalazioetan, bideo bigilantziarekin eta segurtasunera bideratutako pertsonalarekin.